Emozioak

Argazkian: Robert Treviño zuzendari estatubatuarra. Kontzertua: Maurice Ravel eta Dmitri Xostakovitxen lanak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Robert Treviño. Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.Bilboko Euskalduna Jauregia. Azaroaren 4a.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu-zikloaren bigarren kontzertua ez da saio arrunta izan. Kalitate eta sentimendu asko pilatu ziren eszenatokian, topaketa ahaztezina bihurtzeko. Alde batetik, egitarau potentea, gero komentatuko dudana, bi obra zoragarriz osatua; eta, beste alde batetik, arrazazko bakarlaria, musika eta bere soinu-tresna modu ikaragarriz sentitzen dituena eta sentimendu hori jendearengana helarazten duena. Joaquín Achúcarro piano-jotzaile bilbotarrak azaroaren 1ean 85 urte bete zituen, taula gainean, artista handiek bezala, eta sasoian.

Maurice Ravelek Esku ezkerrarentzako piano eta orkestrarako kontzertua, Re maiorrean Paul Wittgenstein pianista austriarrari dedikatu zion, musikari honek (Ludwig Wittgenstein filosofoaren anaia) eskuineko besoa galdu baitzuen I. Mundu Gerran. Obra ederra da, mugimendu bakarrekoa, non ehundura orkestralak eta ñabarduren aniztasuna oso garrantzitsuak diren. Nahiz eta zailtasunez beterik egon, Achúcarrok lezio bat eman zuen. Jakin zuen egokitzen gaur egungo bere teknika bertsio dotorea egiteko, ez hain perfektua, baina bai benetan iradokitzailea. Bis bezala, Chopinen Nokturno bat oparitu zuen, oso intimista, delikatua eta sentitua.

Saioaren bigarren zatian Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviño zuzendari titular berriak lan handi bat eskaini zuten: Dmitri Xostakovitxen 11. Sinfonia, sol minorrean, op. 103; 1905. urtea. Sinfonia erraldoi horrek 1905. urteko Errusiako igande odoltsua  oroitzen du, estilo programatikoa azalduz. Lanaren lau zatiak (Neguko Jauregiko plaza, Urtarrilaren 9a, Betiereko oroimena eta Tocsin –alarma seinalea–), ondo marraztuta agertu ziren, pasioz. Aitzakia ona izan zen Xostakovitx hau Treviño zuzendariaren nortasuna ikusteko. Oso gaztea da, 34 urte besterik ez ditu, baina zuzendari kanporakoia da, dena ematen duena interpretazioetan, buru-belarri sartzen dena partituran. Konektatu egin zuen entzuleekin eta agian konexio hau da Euskadiko Orkestrak une honetan behar duena. Zorte on!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Eguneraketa berriak daude