Histoire de la laideur féminine (Itsuskeria femeninoaren historia) liburuaren idazlea dugu Claudine Sagaert soziologoa. Genero-ikuspegian oinarriturik, Antzinarotik gaur egun arte egindako “itsusi” kalifikatzailearen erabilpena aztertu du. Ondorioa kezkagarria da: menderatuaren posiziotik aldendutako emakumeak diskriminatzeko eta estigmatizatzeko erabili da betidanik. Garaiak aldaturik, gaur egun edertasuna bilatzearen presioa dute bizi emakumeek.
Nola definitzen duzu itsuskeria?
Iraina dugu definizioaren erdigunean. Eraikia da eta diskriminazio tresna gisa erabiltzen da. Pertsona bat itsusi gisa sailkatuz gero, errazagoa zaigu gaitz egitea. Politikoki erabilia den eraikuntza bat da itsuskeria. Genero-ikuspegitik aztertzean argiki ageri da.
Sorgin-ehizarekin, esaterako.
Kalifikatzaile horren atzean emakumearen independentzia da gordetzen. Usu bakarrik bizi ziren, nahiko independente ziren. Sendabelarrei buruzko jakintza zuten. Jakintzak boterearekin errimatzen duenez, jakintza-botere lotura hori mugatzeko, diskriminatu eta sutara bidali zituzten. Medikuntza antolatu zuten, jakintza lapurtuz. Boterearen usurpazioa gertatu zen, dimentsio intelektualik gabe irudikatzeko emakumea. Izandako feminizidio handienetarikoa dugu, emakumeei eraso zietelako, menderatuaren papera betetzen ez zuten emakumeei.
Ez dira itsusi gisa definituriko bakarrak izan.
Mutxurdinekin berdina gertatu zen. Zergatik? Estatus hura ez zelako onartua. XIX. mendean, Bas-bleu espresioarekin izendatu emakume letradunekin ere berdin. Idazten zutelako. Eta sexualitate “desbideratua” zutenekin ere bai, ez ziren osoki emakumeak.
Feministei ere lotzen zaie kalifikatzailea.
Gogoetatzen duen emakumeari lotu ohi da itsuskeria. Asaldatzen diren guztiak jotzen dira itsusitzat. “Ederra izan eta isildu” izanki leloa, hitz egiten duena itsusia da. Ederrak ez du adimentsuarekin bat egiten. Gaur egun ez da hain azkarki sentitzen, baina ideia hor da. Femen-ekin adierazgarria da. Ez dira serioski hartuak eta hein batean haien itxurarengatik da.
Aspalditik ematen da joera hori?
Antzinako Grezian jada emakumearen gutxiagotasuna ahultasun fisiologiko bati lotzen zuten. Hipokratesen ustez, hotza eta hezea da emakumea; izan haurdunaldi ala hileko, beti eri balitz bezala ikusia da. Eri izanki, bere ahal intelektualak eta batez ere moralak ezin ditu erabili. Kalos Kagathos da zinezko edertasuna, fisikoki, intelektualki eta moralki ederra dena. Emakumeak azaleko edertasuna du. Pandora oso ederra da baina Hesiodoren testuari segi, Hermesek txakur baten bihotza ezartzen dio. Emakumea materiari lotzen da, gizona espirituari. Aristotelesen testuek diote materia moldegabea dela eta gizonak diola forma ematen. Bakarrik hartuta, emakumea eskasa da. Mentalitateen historian leku handia du horrek.
Lotura hori nolakoa zen Erdi Aroan?
“Emakumearen gorputz ederrak ustelkeria baino ez du gordetzen”, Clunyko apaizak dioenez. Antzinaroko usteak “Eva” pertsona ondorioztatu zuen: bekatuaren oinarrian dena, itsuskeria morala duena.
Eta gaur egun?
Eskubideak lortu ditugu XX. mendean. Emakumeok historia idazten dugu eta gureaz gogoetatzen gabiltza. Ez gara gehiago aitaren edo senarraren gerizapean. Hala ere, ez da sinple eta ezin dugu orokortu. Elementu garrantzitsu bat hedatu zen XX. mende hasieratik aitzina: ispilua. Ordura arte aberatsek eta bizargileek baizik ez zuten.
Garrantzi handiko objektua.
Paradoxikoki, eskubideak ukan arren itxuraren menpe da gaur egun emakumea. Daukan itxuraren erantzuletzat joa da. Aldaketa handia da hori. Fatima Mernissik dio diktadorerik gabeko diktadura batean garela. Hainbat mendez itsusia dela entzunik, geroz eta ederrago izatearen presioa hor du. Itsuskeriari gerra deklaratua zaio. Bestalde, emakume zuriari lotu ohi da edertasun femeninoa. David Le Bretonek dio emakumea “etengabeko zuzentzean” dela. Gizonak baino askoz gehiago, nahiz eta haiek ere geroz eta presio handiagoa ukan.
Zahartasunak itsuskeriarekin errimatu ohi du.
Edertasuna emakume gazteari lotu ohi da. Garai zaharretan, menopausia eta gero ez zuen ezertarako balio emakumeak. Idatzi anitzetan ikus daiteke emakume zaharrak ez duela sexualitaterik ukan behar. Gaur egungo film gutxitan da sexualki uros den emakume zahar bat ageri. Berriz ere, gizonentzat ez da berdina gertatzen.
Txikitatik sentitzen da presioa.
Jean-François Mathieuk dio neskato bat 7 urterekin jada krisian dagoela bere itxurarekin. Ninfoplastiari buruz ari naiz lanean eta haien gorputzarekin, sexuarekin, hots, itxurarekin desadostasunean diren gaztetxo batzuk ezagutzen ditut. Tabua hautsiz, itsuskeriari loturiko suizidioei buruzko estatistikak eskatzen ditu Claude Olievensteinek: itsusiak direla erran izan zaielako edo edertasunaren irizpideak betetzen ez dituztelako suizidatu direnei buruzkoak.
Nola lor dezakegu gure burua maitatzea giro honetan?
Ez da galdera samurra. Emakumeok hitza hartzen segitu behar dugu, presioa errefusatu behar dugu. Edertasunak denbora anitz hartzen digu eta denbora hori gutxiago dugu uros izateko beste bideak jorratzeko. Akitzen gaitu eta ondorio latzak ekar ditzake. Azkenean, amaierarik gabeko borroka da, bizirik izatea zahartzea delako.
“Testu politikoak aztertuz ohartu nintzen itsuskeria eraikuntza dela. Bestelakotzat hartzen den gorputzari dagokionez, hau da ezberdinari, atzerritarrari buruz argiki ageri da. Edertasunaz liburu anitz daude, haatik, ez gara itsuskeriaz hitz egiten ausartzen. Tabua da. Alta, bizi anitzen bihotzean dugu eta benetako arazoak dakartza. Norberaren eraikuntzan eragiten du eta erabat estigmatizatzailea eta mingarria da, bestearen begiradatik pasatzen delako”.
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]