Venezia sindromea eta disoziazio-ihesa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Turismoa, kontzeptu gisa, ez dago modan. Aski ezagunak dira, dagoeneko, turismo masiboaren aurkako argumentuak. Ikasi dugu, ikusi dugulako, hiperturistifikazioak  gure auzoetako alokairuen prezioak igoarazten dituela, komertzio arruntak turistei bideratutako denda bilakatzen dituela, eta turistentzako zerbitzuetan lan egiten dutenen lan baldintzak prekarioak izaten direla. Ikusi ditugu turista samaldak hiriko espazioak irabazten –alegia, guri galarazten, hitzaren bi zentzuetan–, gure eguneroko ohitura txikiak kanpotarrentzako esperientzia salgarri bilakatu ahala.

Horregatik, besteak beste, kanpora goazenean ere ez dugu turista izan nahi. Leku turistikoetan derrigorrezko argazkia egin bai –eraikinak, paisaiak, haur irribarretsuak–, baina, gainerakoan nahiago dugu ohiko zirkuituetatik at ibili. Beste argitaletxetakoen aldean alternatibotzat dugun gidak auzo alternatibotzat jotzen dituenetara jotzen dugu, ezaxola; alternatibotasunak berak balio espekulatiborik ez balu bezala; gune horietan turismoa gure pausoz sartuko ez balitz bezala; Venezia sindromea eta ez-turiston disoziazio-ihesa txanpon beraren bi alde ez balira bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude