“Lehen patatero deitzen ziguten mespretxuz, orain harro esaten dugu”

  • Aurtengo ARGIA Egunak Gasteizen lur hartuko du urriaren 7an. Hiriburu batean egiten dugun lehen aldia da. Eta ez da kasualitatea Arabakoa aukeratu izana. Ezer gertatzen ez den 8. lurralde erdaldunean. Hori diote aurreiritzi zaharrek. Eta, ohi bezala, egia ezkutatzeko besterik ez dute balio. Arabako gure konplizeek ondo baino hobeto dakite hori. Igor Goikolea eta Maialen Kortabarria (Hala Bedi) eta Aritz Martinez de Lunarekin (Alea) hitz egin dugu.

Erlantz Anda (Alea), Maialen Kortabarria (Hala Bedi), Aritz Martinez de Luna (Alea) 
eta Igor Goikolea (Hala Bedi). Argazkia: Axier Lopez.
Erlantz Anda (Alea), Maialen Kortabarria (Hala Bedi), Aritz Martinez de Luna (Alea) eta Igor Goikolea (Hala Bedi). Argazkia: Axier Lopez.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zergatik dute hain presentzia txikia komunikabideetan Arabak eta Gasteizek?

Aritz Martinez de Luna: Arabaz kanpoko hedabide gehienek ez dute presentziarik hemen, bertako jarraipena egitea zaila egiten zaie. Oihartzun handiko gaiei egiten diete kasu edo bestela –guk erredakzioan sarri erabiltzen dugun txantxa– “eduki exotikoak” direnean: Trebiñu, Errioxa, euskara eta ez dakit zelango aztarnak nahastuta. Egunerokotasunean gertatzen zaigunak, orohar, oihartzun txikia izaten du hemendik kanpora.
Igor Goikolea: Gehienbat Gasteizen zentratzen dira eta hemen dauzkaten baliabide gutxi horiek Legebiltzarrera bideratzen dituzte. Araban Euskal Herriko biztanleriaren %10 bizi da eta arabarren %80a Gasteizen dago. Hori ez da gainerako herrialdeetan gertatzen.
Maialen Kortabarria: Araba eta Gasteiz ahaztuak izan dira Euskal Herrian, batez ere herri mugimenduaren ikuspegitik. Orain dela urte batzuetatik hona Araba eta Gasteiz bizi-bizi daude. Halere, hedabide asko oraindik ez dira moldatu egungo egoerara. Hemen gertatzen diren gauza interesgarriak askotan hemen geratzen dira.
I. Goikolea: Hori aldatzen ari da. Hemengo kontuak kanpora sarriago ateratzen ari dira eta, apaltasun osoz, horretan zerikusi handia izan dute Aleak eta Hala Bedik. Lehen agenda erabat markatzen zutenak beste batzuk ziren. Euskal Herriko beste hedabide batzuekin dugun elkarlanak, adibidez zuekin, ARGIArekin, asko lagundu du horretan. Modu formal eta informalean dugun hartu-emana oso positiboa izan da, eta aztertzekoa.

Zer itxura hartzen diozue panorama komunikatiboari?

I. Goikolea: 300.000 biztanle izanda, Araban oso proiektu komunikatibo interesgarriak daude. Alea eta Hala Bediz gain, adibidez, askotan oso urrun geratzen zaigun Aiaraldea eskualdean oso proiektu potentea daukate. Hala Bedi, Alea, Aiaraldea eta abar, hein handi batean asmatzen ari gara: etengabe egoera berrietara moldatzeko gaitasuna erakutsi, tresna berriekin esperimentatu, internet eta sare sozialetan indarra jarri, edukiak kanpora atera…
A. Martinez de Luna: Hedabide handiagoek egitura zurrunagoak dauzkate, aldatzea gehiago kostatzen zaie. Araban tradizionalak diren prentsa idatzizko hedabideek, El Correo, Diario de Noticias de Alava eta enparauek, duela 10 edo 20 urteko planteamendu eta formatu bera dute. Gu, gure gabezia guztiekin, aukera berriei probetxua ateratzeko prestuagoak gara.
I. Goikolea: Hori posible izan da ausartak garelako. Alea sortu da ausartak izan zaretelako. Txikiak izanda, errazago egiten dira aldaketak. Nahi dugu, posible da, egin dezagun. Kito.

Zeintzuk izan dira Hala Bedi eta Alearen ekarpenik handienak?

A. Martinez de Luna: Behar bati erantzuna eman diogu Alearekin: Arabako informazioa Arabarentzat euskaraz eta arabarrek eginda. GEU euskara elkartetik sortutako proiektua da eta GEUk 25 urte daramatza euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzen. Beraz, gure helburua ere horixe da.
I. Goikolea: Hala Bedik 35 urte beteko ditu 2018an. Sortu zenean artean jaio gabe ginen, baina ordutik hona gauza bat ez da aldatu: belaunaldi askorentzat Hala Bedi izan da esperimentatzeko lekua, askatasun txoko bat. Nahi zutena nahi zuten unean egin eta esateko tokia. Eta gainera, hitza zabaltzeaz gain, eragile askori komunikazioan trebatzeko aukera eman die. Jende ezberdina elkartzeko eta ezagutzeko balio izan du irratiak.
M. Kortabarria: Hala Bedi uhinetan soilik egotetik, sarean, bideoetan eta sare sozialetan ere badagoen komunikabide bilakatzeko prozesua bizi izan dugu guk. Ahotsik ez daukaten eragile, kolektibo eta mugimenduei ahotsa ematen jarraitu dugu, baina orain bide gehiagotatik. Lehen irratian ez zegoen unean uneko jarraipena eta orain hori ere egiteko moduan gaude. Salto horrek ekarpen handia egin dio herri mugimenduari.

“Arabarrok ahaldundu gara, gauza berriak sortzeko. Oso erraz sortzen dira taldeak. Txikitik, bertakotik abiatzeko joera dugu”

Mugimendu asko eta akotarikoak dituen hiri bizia ematen du Gasteizek. Hala bizi al duzue barrutik?

A. Martinez de Luna: Bai, eta igartzen da. Beti esan izan da Gasteiz burges txikien hiriburua zela eta ez zela ezer gertatzen. Lotsa gainetik kentzen joan gara eta pixkanaka mugimendu gehiago agertu dira. Lehen patatero deitzen ziguten mespretxuz. Egun nik neuk esaten dut patateroa naizela, harro.
I. Goikolea: Beste leku askotan elkar ikusi ezin zuten taldeak hemen ondo konpondu izanak lagundu du. Oso erreza da Gasteizen ideologia ezberdinetako pertsonak elkartzea (Gora Gasteiz, Hala Bedi, gaztetxea…).
A. Martinez de Luna: Mugimendu sozialen pizgarri nagusia jende gaztea izaten da eta Gasteizen eragin handia izan du unibertsitateak. Euskal Herri osoko jendea etortzen da gurera ikastera eta horrek aipatutako aniztasuna areagotu du. Kike Amonarrizek dioenez, Gasteiz izango da etorkizuneko euskalki baten sorgunea, hemen biltzen delako jende popourri bat.
M. Kortabarria: Gasteiz bizirik dago. Arabarrok ahalduntze prozesu bat eduki dugu. Guk, euskalkirik gabe euskaraz hitz egiten dugu eta horregatik ez gara beste inor baino gutxiago. Konplexu horiek gainetik kentzen ari gara arabar guztiok.
I. Goikolea: Ahaldundu gara, gauza berriak sortzeko. Oso erraz sortzen dira taldeak. Txikitik, bertakotik abiatzeko joera dugu. “Goitik” edo “handiek” esango dutenaren zain egon gabe, beharra ikusten bada, elkartu eta kito. Eta askotan instituzioez paso eginda. Errekaleorreko ekainaren 3ko manifestazioa horren isla izan daiteke, herri mugimendu osoak instituzioei esan zien “gu ere bagara nor, guk ere egunero egiten dugu lan”.

Javier Marotoren lau urte luzeen ostean, agintaldi honetan aldaketa gertatu da Udalean.

A. Martinez de Luna: 2015eko urtarrilean sortu zen Alea eta aldaketa ekainean izan zen. Tarte txiki horretan PPrekin ez genuen harreman txarrik. Esango nuke beren politika zelako “hauei emaiezu eskatzen dutena eta hala bakean utziko gaituzte”. Gobernu berriarekin hartu-emana estuagoa da. Elkartzeko arazo gutxiago dago.

Aldaketa hori beharrezkoa zen. PPk Gobernuan jarraitu izan balu, Maroto beste 20 urtez geratzea zen arriskua. Horrelako kasuetan, alderdia baino pertsona bilakatzen da botoak jasotzen dituena. Alde horretatik, aldaketa ez da ideala, baina positiboa da.

Lehen aipatutako herri mugimenduaren pizkundea aurreko gobernuaren jarrerarekin oso lotuta dago. Hori da PPk Gasteizi egindako ekarpena.

"Herri mugimenduaren pizkundea Marotoren gobernuaren jarrerarekin oso lotuta dago. Hori da PPk Gasteizi egindako ekarpena”

Marotok ez du inoiz Hala Bedin hitz egin eta Urtaranek gaztetan saio bat izan zuen Hala Bedin urtebetez.

M. Kortabarria: Hala da, baina alkatea denetik ez zaio irratia asko gustatzen. Errekaleorren harira, argi geratu da.
I. Goikolea: Hirutan edo hitz egin izan du irratian alkatea denetik, baita gobernuko beste kide batzuek ere. Halere, nik ez dut aldaketa handirik sumatu.

Aldaketa nabarmenik izan bada, euskararen arloan izan da. Egun, Donostiaren ostean, Gasteiz da Euskal Herriko hiribururik euskaldunena, erabilerari dagokionez.

A. Martinez de Luna: Jendeari esaten diozunean, ez du sinesten. Umea nintzela, euskaraz baten bat entzutean buelta ematen nuen begiratzera ea zein zen, harrituta. Egun, aldiz, edozein tokitan entzun dezakezu jendea euskaraz.
M. Kortabarria: Nabari da gure hartzaileak gero eta euskaldunagoak direla. Euskarazko saioak gero eta ezagunagoak dira. Suelta la Olla erdarazko magazineak nagusi izaten jarraitzen du, baina Araba Hizpide euskarazko magazinea gero eta indar handiagoa hartzen ari da.
I. Goikolea: Irratia sortu zenean erdara hutsean zen, eta egun Hala Bediko saioen erdia euskaraz da. Irrati barruan ere, gero eta euskara gehiago entzuten da. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, arabieraz, ingelesez eta galegoz ere saioak dauzkagu.
M. Kortabarria: Gasteizko euskalduntze prozesuaren erakusgarri da Hala Bedi Bi. Euskara hutsezko irrati bat behar zen Araban. Oso apustu ausarta izan zen. Hala Bedi Bi ez da lehen katearen mailara heldu, baina, hala jarraituz gero, noizbait irits daiteke. Kontua da Hala Bedi Bateko programazioaren zati garrantzitsua euskaraz denez, euskaldunek ez dute zertan Hala Bedi Bira jo euskara entzuteko. Iritzi ezberdinak daude bi kateen arteko harremanari buruz.

Tokiko komunikabide askotan agenda eta kirol kontuak dira nagusi, iritziz eta balorez askotarikoa den euskal komunitatean frikziorik ez pizteko. Alean, zorionez, ez du ematen hala gertatu zaizuenik.

A. Martinez de Luna: Bai, tipologia askotariko irakurle eta harpideak ditugu eta, beraz, badakigu batzuetan gure edukiak ez direla denen gustukoak izango. Eta normala da. Ahalik eta komunikabide irekiena izateko egiten dugu lan. Ez gara inorekin ezkonduko eta saiatzen gara, ahal den guztietan, denei ahotsa ematen.

Guretzat errazena litzateke kirol arloko gaiak lantzea, denak goaz Alaves-ekin eta Baskoniarekin, eta guztiak poz-pozik. Bada, hain justu, horiei buruz urtean laupabost albiste argitaratu ditugu. Kirola beste ertz batzuetatik landu dugu: inklusibitatea, parekidetasuna eta abar. Ez dugu bilatzen denon gustukoa izango den gaia. Hori ez da interesgarria eta, kazetaritza ikuspuntutik ere, luzera begira ez da emankorra.
I. Goikolea: Guri ere alde bateko eta besteko kritikak heltzen zaizkigu. Baina zeozer ondo egiten ari gara; eragile eta pertsona gehienek Alean edo Hala Bedin agertzeko interesa eta prestutasuna adierazten dituztelako.

Zeintzuk dira zuen erronka nagusiak?

A. Martinez de Luna: Ezin gara konformatu proiektua martxan jartzearekin eta ekonomikoki bideragarria izatearekin. Hori bada planteamendua, hemendik bost urtera akabo. Hazten jarraitu, konplexuak gainetik kendu eta ahalik eta irakurle gehienengana iritsi behar dugu erreferentea izateko.
I. Goikolea: Hazi behar dugu gure burua etengabe moldatuz, gauza berriak sortuz. Prozesu bat abiatu dugu. Bost eztabaidagai dauzka: Hala Bedi Bat, Hala Bedi Bi, multimedia, funtzionamendua eta barne mailako prozesu feminista.
M. Kortabarria: Bi erronka nagusi ikusten ditut. Batetik, epe motzean, bideratzen ari garen prozesua ahalik eta parte-hartzaileena izatea, Hala Bedi birdefinitu eta indartsuago ateratzeko. Bestetik, Gasteizko mugimendu zabal hori komunikatiboki ahalduntzen lagundu beharko genuke. Mugimendu askok eta askok dependentzia handia dute, gabezia komunikatiboak dituztelako. Hala Bedik eta Aleak lagundu dezakegu eta horregatik, adibidez, antolatu ditugu irailean Izan Media tailerrak.
I. Goikolea: Herri mugimenduaren agenda lehen lerrora ekartzen lagundu behar dugu, denon eragiteko gaitasuna handitzeko.
A. Martinez de Luna: Oso eskertzekoa da hedabideen artean dugun lankidetza, Hala Bedirekin eta tokiko zenbait hedabiderekin. Gure artean ez dago lehiarik. Edukia ahalik eta gehien zabal dadin egiten dugu lan, hori nork egiten duen bigarren mailakoa da. Denon mesederako da eta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Araba
Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Kontalaritza eskola
Ofizio bat, transmititu eta eraberritzeko

2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


Eguneraketa berriak daude