Islamofobia

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kalifa-herria. Gerra santua. Antisionismoa. Nazio Batuak. Suniak. Xiiak. Burka. Xaria. Nakbah. Niqaba. Hijaba. Jihada.

Ez zergatik, ez zertarako ez dira galdera interesgarriak. Ezezagun bezain hutsal zaizkigu, mehatxatzen gaituen horren des-arrazoiak. Zentzugabekeriak ez du, definizioz, zentzurik. Ez eta, beraz, zentzuzko definiziorik ere.

Estatu islamiarra. Yihadistak. Daesh. Isis. Terroristak. Islamista erradikalak. Erradikal islamistak. Moha. Youssef. Omar. Said. Musulmanak. Arabiarrak. Guantanamo. Abu ghraib.

Zilegitasun gehiagoz erka ditzakegu orain erlijioa eta ideologia, inklusioa eta integrazioa, prebentzioa eta estigma, edo ziurtasuna eta kontrola. Zabal ditzagun zuzentasun politikoaren mugak. Hitz egin dezagun aske.

Ripoll. Hejira. Henna. Halala. Saint Denis. Teheran. Kabul. Kerbala. Alepo. Mosul. Youtube. Ramadana. Darija. Imama. Islama. Zona grisa.

Eta kalean (edo eskolan, edo lantokian) arabiar, musulman, edo antzekoren batekin topo egitean, akaso, ezpainak tenkatuko zaizkigu; edo ezikusiarena egingo dugu; edo irribarre urduri bat aterako zaigu. Gure buruei galdetu ere egin gabe, ziur aski, ez ote den horixe bera gatazka honetan gugandik ustiatu nahi duten erregaia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude