Emakumeak borrokan

40 urte eta elur-bola

Imanol Alvarez
2017ko uztailaren 23a

1976ko azaroan, Durangoko Azokaren testuinguruan –garai hartan azaroaren lehenaren bueltan egiten baitzen–, lagun batek eta biok deliberatu genuen euskal gay elkarte bat beharrezkoa zela, eta beste inork egingo ez zuenez, guk geuk sortu beharko genukeela.

Berehalako kontua izan zen: urtarril-otsailerako martxan zegoen. Gauzak arin samar joan ziren, herriaren askatasun-oldeak bultzatuta. Amnistiaren aldeko manifestazio batean irten ginen lehen aldiz geure pankartarekin, eta besteren batean gero; baina 1977ko azaroan geuk deitu genuen lehen aldiz manifestatzera, hainbat talde sozialekin batera. Indarrean zegoen Arriskutasun- eta Birgizarteratze-Legearen aurkakoa izan zen agerraldia, lege hark zigortzen baitzuen homosexual izatearen susmo hutsa. Nahiko arrakastatsua izan zen, lau mila lagun batu ginen-eta. Poliziak sakabanatu egin zuen, eta gu jipoitu. Jarrai nezake kontu kontari, baina hau bezalako ehunka orrialde beharko nituzke.

Berrogeigarren urteurrena ospatzen dugu aurten. Zalantzati gabiltza ordea, zerbait ospatzeko moduan ote gauden. Hainbat kontutan, jakina, asko aurreratu dugu. Hasieran amesten genuena baino gehiago, agian; baina oraindik lanean jarraitu beharrak, erasoek eta abarrek kezkaturik gaituzte.

Hainbat kontutan asko aurreratu dugu. Hasieran amesten genuena baino gehiago, agian; baina oraindik lanean jarraitu beharrak, erasoek eta abarrek kezkaturik gaituzte

Zorionez, urte hauetan guztietan beste talde batzuk sortuz joan dira, eta egun sare ederra dago osatua. Dena dela, praxi txar batez konturatu naiz: militantzian hasten direnak gehienetan nork bere elkartetxoa sortzen du, aurretik egina dagoena ezagutu eta aprobetxatu barik. Tamalgarria deritzot, besteak beste, denbora eta energia alferrik xahutzea dakarrelako. Aurreko artikuluan nioen gazteek uste izan ohi dutela mundua eurekin hasten dela. Eta hala da. Bizitzako edozein esparrutan bezala, gurean ere ia dena errepikatzen da ziklikoki. Hasiera-hasieran, adibidez, bipolaritateaz egiten genuen berba. Hau da, dena bitan banatzearen kontra geunden: maskulino-femenino, gizonezko-emakumezko, aktibo-pasibo... Gaurko gazteek ez dute bipolar hitza erabiltzen (ziur aski psikiatriak eritasun bati esateko darabilelako) binarioa baizik. Gizartea denen artean aldatu behar genuela-eta, beste herri mugimenduekiko elkarlanaz aritzen ginen gu; eurek orain intersektorialitatea gora eta behera darabilte. Txarrena da sinetsita daudela eurek asmatu dituztela kontzeptuok.

Nolanahi ere, hein batean poztu egiten naiz. Alde batetik zerbait bereganatzeko modurik hoberena norberaren hausnarketaren ondorio izatea delako; eta, beste aldetik, elur-bolarekin gertatu bezala, ematen duen buelta bakoitzean lodituz doalako kontzeptua, ñabardurekin osatuz.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  LGBTI  |  Euskaldunen aurkako erasoak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-25 | Fernando Merino
San Martzialgo guduaren V. mendeurrena

Irun eta Hondarribiko Alardeekin aski surik ez, nonbait, eta hara non bota nahi diogun gasolina gainera: batetik, "San Martzialgo Guduaren V. mendeurrena" fundazioa sortzearekin; eta, bestetik, Loiolan kuarteleratutako Tercio Viejo de Sicilia izeneko 67. zenbakidun Infanteriako Erregimentuari gonbidapena luzatzearekin, mendeurrenaren ekitaldietan parte har dezan.


2019-04-25 | Joseba Alvarez
M1: Matxinada horia

Azken sei hilabeteotan arreta bereziarekin jarraitu ditut Jaka Horiek Estatu frantsesean sortu duten zurrunbilo politikoa eta eragin duten egoera berria. Haien inguruan idatzitakoak ere irakurtzen saiatu naiz, batez ere, sare sozialetan. Izan ere, Estatu frantseseko ikus-entzunezko zein idatzizko prentsa nagusiaren jokabidea tamalgarria izan da. Euskal Herrian ETAren unerik gogorrenetan euskaldunekin jokatu zuten modu berean jokatu dute hedabide frantses nagusiek Jaka Horien errealitatearen... [+]


2019-04-24 | Hainbat egile*
Arrantza jasangarria posible ote da?

Negutik udaberrira aldatzearekin batera oparotasuna itzuli ohi da euskal kostaldera. Lehenengo berdela hurbiltzen da eta honen ondoren antxoaren garaia izaten da. Baina denok dakigun bezala, arrantzak ez ditu garai onenak bizi. Geroz eta arrantzale eta arrantzontzi gutxiago dago gure betiko portuetan. Arrantza beti izan da gizakiok naturaren parte garela ikusteko bide adierazkorrenetariko bat baina itsasoarekiko dugun harreman horrek, beste guztiak bezala, hartu eta emaneko harremana behar du... [+]


Zergatik bai Guaidóri?

Hasteko oharra: “Denbora-pasaren erantzuna bukaeran”.

Lehenik, Guaidóri ez esateko motibo batzuk etorri zaizkit burura. Josep Borrell kanpo aferetarako espainiar ministroak Salvados telesaioan emandako erantzunek ondorio logiko zenbaitetara eraman ninduten. Bere esanean, Trump dago Guaidóren auto-izendatzearen atzean. Ezin argiago iradoki zuen. Trumpek, bestalde, dio aukera guztiak daudela mahai gainean. Beraz, segiziokoek hainbeste badakite: Irak, Afganistan,... [+]


2019-04-21 | Mikel Zurbano
Errenta arrakala

Espainiako Estatuaren errentaren banaketaren gainean txostena argitara eman berri du Oxfamek, urtero egin ohi duenez. Aurtengo txostenaren goiburua esanguratsua da: Banaketa desberdina. Ibex 35eko enpresek balioa banatzeko duten modua. Krisiak desberdintasunak handitu egin dituela berresten da eta sakontze horretan enpresa handi ugariren ekarpena erabakiorra izan dela zehazten da txostenean. Izan ere, lehiakortasuna irabazteko aitzakiarekin mozkin tartea mantendu egin dute soldaten doikuntza... [+]


Adina

Urteak bete eta konturatzen zara bizitza erdi baino gehiago egin duzula. Etapa batzuk pasatu direla, atzean laga duzula fase bat baino gehiago, gorputza ez dela atzera ere bera izango. Emakume bazara, gainera, umeak egiteko gaitasuna desagertu dela ziurtatuko duzu.

Zelan gertatu den galdetuko diozu zeure buruari, noiz bihurtu zinen nagusi, oraindik ere heldutasuna ez zaizula osorik iritsi begitantzen zaizu-eta.

Ingurukoek lasaitu gura zaituzte eta adina nortasun agirian jartzen duen datu... [+]


Coca-Cola kadukatua edatearen ondorioak

Euskararen aztarnak Sardinian liburua zen ETBko Artefaktua programaren ardatza, euskararen eta paleosardinieraren ustezko harremana, eta hari buruz izan ziren galde-erantzunak, azken aldera Ibon Serranok eta biok Yolanda Mendiolaren Iruña-Veleiari buruzko galdera batzuei erantzun bagenien ere.

Baina Santi Leoné historialari nafarrak ez zuen horrela ikusi Edan Coca-Cola titulatzen duen Argiako Gaizki erranka-ko zutabean. Bai, benetan gaizki errana,  Iruña-Veleiako... [+]


Munduko preso politikoak kalera!

Beste urte batez, iritsi da apirilaren 17a, nazioarteko preso politikoen eguna eta gaurkoan, bereziki, Kurdistanera bidali nahi ditugu indar internazionalista guztiak, borroka eta konpromisoaren eredu diren ehunka gose grebalarik tinko baitarraite, egunak joan eta egunak etorri.  Leyla Guven parlamentari kurdua da horren adibiderik gordinena, 150 egun baitaramatza gose greban. Protestaren aldarria argia da: Abdula Ocalanen isolamendu egoera etetea eta herri kurduaren aurkako errepresioa... [+]


2019-04-16 | Hainbat egile*
Arrantza jasangarria posible ote da?

Negutik udaberrira aldatzearekin batera oparotasuna itzuli ohi da euskal kostaldera. Lehenengo berdela hurbiltzen da eta honen ondoren antxoaren garaia izaten da. Baina denok dakigun bezala, arrantzak ez ditu garai onenak bizi. Geroz eta arrantzale eta arrautzontzi gutxiago dago gure betiko portuetan.


Plastikoaren arrasto ikusezina

Martxoaren erdialdean, Grande America kargaontzia hondoratu zen euskal kostaldetik hurbil. Lehen berriek, gure ingurunea fuel orbanaz salbu izango zela zioten arren, Hendaiako hondartzan petrolioz bustitako hegazti bat atzeman izanak, kaltearen dimentsioa handiagoa izan zitekeen alerta piztu zuen.

Halako gertakariak ez zaizkigu arrotzak, tamalez. Itsasoan sortutako istripuen ondorioak ikusi eta pairatu izan ditugu azken urteotan. Nola ahaztu Prestigeren hondamendia eta plastilina itxurako... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude