Rafael Gonzales (Standing Rock)

"BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dituzte"

  • Rafael Gonzales ekintzaileak (Minneapolis, AEB) erro indigenak ditu –Puerto Ricokoak ere bai–. Horrek eraman zuen, besteren artean, bere hiritik autoz sei ordutara zeuden NoDAPL erresistentzia kanpamentuetara. Herri indigenek eta ekologistek hilabete luzez Dakota Access Pipeline oliobidearen kontra egin zuten Standing Rockeko kanpamentuetan. AEBetako gobernuak kanpamentuak suntsitu eta oliobidea eraiki ostean, Europan barrena itzulia egin du Gonzalesek.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko uztailaren 16a
Rafael Gonzales ekintzailea Europan barrena ibili da Standing Rock-eko esperientzia zabaltzen. (Argazkia: Dani Blanco)
Rafael Gonzales ekintzailea Europan barrena ibili da Standing Rock-eko esperientzia zabaltzen. (Argazkia: Dani Blanco)d

Zer da NoDAPL protesta?

Hasiera batean DAPL oliobidea Bismarcken zehar egin nahi izan zuten, Bismarck Ipar Dakotako hiriburua da, eta batez ere biztanleria zuria du. Biztanleak kexu agertu ziren, ez zuten nahi oliobidea handik pasatzerik. Ondorioz, Dakota Access proiektuaren kudeatzaileek ibilbidea aldatu zuten, 1851n Laramie gotorlekuan AEBetako Gobernuak eta jatorrizko herriek egindako hitzarmenak aitortutako dakota, lakota eta nakota herrien lurralde erreserbetara eramanez oliobidea. Standing Rockeko komunitateak Missouri ibaiaren beharra dauka. Petrolio isurketa batek ibaiko ura kutsa dezake, eta ibaian behera 18 milioi pertsonaren ura hondatu. Oliobideak lekuko ekosistema arriskuan jarri du, baina horrez gain, erregai fosilen ustiaketa erraztuz, klima aldaketa areagotzen ari da. Oliobidearen kontrako mugimendua Standing Rockeko gazte eta emakumeek hasi zuten, haien gorputzak eraikuntza makineriaren aurrean jarrita; halako ekintza zuzen ez-bortitza erabili dugu batez ere.

Mundu osoko komunikabideen arreta erakarri duzue.

Lehenengo kanpamentua Sacred Stone izenekoa zen, eta sioux tribuaren erreserban zegoen. Kanpamentua hazi eta 1851ko hitzarmeneko lurretara zabaldu zen. Army Corp Engineers, AEBetako armadaren ingeniaritza agentziak aldarrikatu zuen bereak zirela lur horiek, baina AEBetako Konstituzioak bermatzen du lur horiek aurrez aipatutako herrienak direla. Hasiera batean borroka ez zen bortitza izan Poliziak ez zuelako erantzuteko baliabiderik. Armadaren Guardia Nazionala eta AEBetako beste eskualdeetako Poliziak deitu zituzten, baita mertzenario profesionalak kontratatu ere. Horien artean TigerSwan bezalako enpresa “antiterroristak” zeuden, Ekialde Hurbilean AEBen aginduetara aritu den mertzenario enpresetako bat. Denak elkarlanean jardun dira, Dakota Access oliobidea eta interes korporatiboak defendatzen.

Nolako ekintza zuzen ez-bortitza erabili duzue?

Gure estrateia nagusia izan da lanak gerarazteko. 2016ko abuztuan hasi genuen. Lehenik eta behin oliobidearen lanak non hasi behar zituzten ikertu genuen, eta leku horretara mobilizazioak antolatu. Gure gorputzak makinen aurrean jarriz, Dakota Access proiektuari milioika dolarreko galera eragin genion. Denbora igaro ahala geroz eta segurtasun neurri handiagoak hartzen hasi ziren eta Polizia bortizkeriarekin eta errepresioarekin erantzuten hasi zen: gomazko pilotak, granada nahasgarriak, entzumena kaltetzen duten armak, borrak eta taser pistolak, besteren artean. Aipatutako arma ugari, Poliziaren arabera, ez omen dira hilgarriak, baina esaterako, ur-kanoiak erabili dituzte kanpoan zeropeko tenperaturak zirela, eta horrek hipotermia arriskua eragin zigun, norbait hil zezaketen erraz. Poliziaren errepresioa gogortu zen, baina jende mordoak eutsi zion. Tentsio eta bortizkeria egoera horrek kanpamentuaren amaierara arte iraun zuen.

Zergatik erabili zituen mertzenarioak AEBetako Gobernuak?

Ipar Dakotako Gobernua ez zegoen prest halako erresistentziari aurre egiteko, baina AEBetako Gobernuaren eta Dakota Access proiektuaren arteko elkarlan zuzena zegoen. Proiektuaren atzean dauden enpresek, Enbridge eta Energy Transfer Partners-ek besteren artean, diru asko daukate, botere nahikoa dute mertzenario enpresak kontratatzeko, eta mertzenarioak edozein molde erabiltzeko prest daude. TigerSwan bezalako taldeak infiltratu ziren eta berandu arte ez genuen horren berri izan. Ekintzaile ugari fitxatu eta zelatatu zituzten. Ez dut uste Ipar Dakotako Poliziak hori egiteko baliabiderik duenik, ez dakite halako kanpamentu handi bati aurre egiten.

Argazkia: Dani Blanco.

TigerSwan Trumpen kontrako protestak erreprimitzeko ere erabiltzen hasi da AEBetako Gobernua. Gainontzeko protesta sozialen aurka ere mertzenarioak erabiliko dituztela uste duzu?

Bai, uste dut oraingo administrazioak areagotuko duela. NoDAPL beste borroka askoren artean bat gehiago da. Klima aldaketaren kontrako borroka mugatzen du, xenofobiaren, homofobiaren eta sexismoaren aurkako ekintzaileen kontra ere egiten du AEBeko administrazioak. Gizon txuri aberatsei boterea ematen jarraitzen dute, eta ondorioz kolektibo ugarik administrazio horren faxismoaren kontra egiten du. Geroz eta jende gehiagok borrokatu, orduan eta mertzenario gehiago erabiliko dituztela mugimenduen kontra egiteko.

Zer harreman du hasierako Dacota Access proiektuaren lekualdatzeak Gobernuak jatorrizko herriei ematen dien tratuarekin?

Oliobidea gure lurretatik igaroaraztearekin gu jatorrizko herri gisa suntsitu nahi gaitu gobernuak. Gaur egungo arrazismoaren, ingurumen arrazismoaren adibide argia da. Gobernuak eta korporazioek urte luzez ustiatu dituzte lur hauek, horren adibide dira indusketak eta uranio erauzteak. Jarduera horiekin lehen kaltetuak jatorrizko herriak izan dira.

Obamak DAPL proiektua geldiarazi zuen 2016ko udazkenean, baina Trumpek berriro jarri zuen indarrean.

Obamaren Gobernuak ez zuen proiektua geldiarazi, moteldu egin zuen soilik. Army Corp Engineersek abenduaren 4an esan zuen ez ziola baimenik emango Dakota Access proiektuari Missouri ibaiaren azpian zulaketak egiteko; ingurumen eraginari buruzko txostena egitea ezarri zieten baldintzatzat proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Dena den, Obamaren Gobernuak askoz ere gehiago egin zezakeen proiektua gelditzeko, baina ez dut uste Obamak benetako asmorik zuenik jatorrizko herriak babesteko, Dakota Accessek zulaketak egiten jarraitu baitzuen.

Zergatik jarri zuen berriro martxan proiektua Trumpek?

Trump oliobidearen proiektua bera finantzatzen ari delako, eta aldi berean, Energy Transfer Partners, Dakota Access eraikitzen ari den enpresak Trumpen hauteskunde kanpaina finantzatu zuelako. Trumpen Gobernua eta Dakota Access elkarlan koordinatuan aberasten ari dira.

Izango al du ondorio judizialik guzti honek?

Standing Rockek prozesu judiziala ireki du oliobidea legez kontra eraikitzeagatik. 1851n hitzartutako lurretan eraiki dute, beraz, AEBetako konstituzioa urratu dute. Standing Rockek eskubide osoa du epaitegietan borroka egiteko, baina uste dut epaitegietan ez dela ezer lortuko. Epaitegietara joateak ez du inoiz balio izan jatorrizko herrientzat. Borrokaren alderdi guztiak dira garrantzitsuak, baina nire ustez estrategia onena desobedientzia zibila da, ekintza zuzen ez-bortitza, gure gorputzak oliobidearen aurrean jartzea.

Epaitegietara joateak ez du inoiz balio izan jatorrizko herrientzat

Desibertsio kanpaina bat ere planteatu duzue.

Oliobidearen proiektua finantzatzen ari diren bankuei presio egiten diegu. Publikoki lotsarazten ditugu oliobide bat eraiki eta jatorrizko herrien genozidioa finantzatzeagatik. Bankuak azken 500 urteetan eta AEBetako sorreratik jasan dugun zapalkuntza berresten ari dira proiektu horien finantziazioarekin; ingurumen arrazismoa bultzatzen dute banku horiek, gure lur sakratuen suntsipena finantzatzen ari baitira. Inbertsioak atzera botatzea galdegiten dugu.

Bada banku horien artean bat, BBVA, “hemengoa” dena.

BBVAk 120 milioi dolar inbertitu ditu Standing Rockeko proiektuan. Hori da gu orain hemen egotearen arrazoietako bat. Salatu nahi dugu BBVA eta Credit Suisse banku europarrak milaka milioi dolar inbertitzen ari direla Dakota Access proiektuan. Europako banku horiek kolonizazioari eta herri indigenen zapalkuntzari jarraipena ematen diote. Nekatuta gaude eta ez dugu gehiago jasango, borrokan eta haiek lotsarazten jarraituko dugu.

Zer esan nahi diozu bertako jendeari?

BBVAn kontu bat baldin badute gure jendearen eta ama-lurraren kontrako genozidioa bultzatzen ari direla. Lehen pausoa kontua ixtea da. BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dauzkate, eta jendea horretaz ohartarazi eta esnarazi behar dugu.

Esan duzu borrokak jarraituko duela, nola?

Jatorrizko herri bezala pentsatzen dugu merezi duela gazteei mundu atseginagoa uztea. Desinbertsio kanpainaren inguruan mugitzen jarraituko dugu, bankuak seinalatzen eta markatzen. Adibidez, urrian beste itzuli bat egingo dugu Europatik. Erresistentzia jarraitzeko ikuspegia pentsatzen ari gara, badira oliobideen kontrako bestelako borrokak, eta baliteke horietan ikustea hemendik gutxira, baina ezin dut horretaz hitz egin.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ingurumena  |  AEB  |  BBVA  |  Herri indigenak

Ingurumena kanaletik interesatuko zaizu...
Dena xahututakoan zer? Nauru uhartean jada gertatu da etorkizuna

Harkaitz idor bat itsasoaren erdian, hondartza izanak kai abandonatu bihurtuta, kokondo lirainen ordez garabi herdoilduak... Nauru uhartera iristen diren bidaiari bakanek ez dute aurkituko Itsaso Bareko paradisurik.  Halako zerbait inoiz egon bazen, ahaztua dute nauruarrek. Beren oinpean aurkitutako fosfatoaren ustiaketak aberats zirela sinestera eraman zituen urte batzuen tartean. Xahuketaren ostean, beren miseria partekatu behar dute uhartera urrundik ekarritako errefuxiatuekin.


Azken afarian laranjarik ez

Asko izan dira Jesukristo eta hamabi apostoluen Azken Afaria mihisean jaso duten margolariak eta, horien artetik, mordo batek laranjak margotu zituzten mahai gainean: Jacopo Bassano, Juan de Juanes, Leonardo da Vinci, Daniele Crespi...

 


2018-09-30 | Jakoba Errekondo
McIntosh sagardoa

Egia esanda, gure etxeko sagastietatik kanpo, ez dut Euskal Herrian beste inon ezagutzen sagar aldaera hau. Istorio luzea du, irakurtzeko hobe duzu esertzea.

Gure amona, Joxepa Aizpurua Irazu zena, gero Aizpurua Sagardotegia izango zenean jaioa zen. Aurrez ere dolare-baserria izan zen, baina gerora, duela ehun urte inguru, orduko sagardotegirik aurreratuenetako bat izan zen, Zubietan, Usurbil aldamenekoan. Bere anaia Danielek eratu zuen sagardotegia, baina gerra zela-eta alde egin behar izan... [+]


2018-09-30 | Garazi Zabaleta
Antton Olariaga
"Marrazkiekin testu eta azalpenei osotasuna ematen saiatu naiz"

ARGIAk atera berri du Landareak Lantzen 2019, hilabete bakoitzean eta astez aste, ilargia kontuan izanik baratzean egin beharreko lanak azaltzen dizkigun agenda-liburua. Bertako ilustrazioak Antton Olariagak eginak dira, beste behin. Altza Porru komikian eta iazko Landareak Lantzen agendan ere parte hartu zuen marrazkilari usurbildarrak. Aspaldian dira konplize bihurtuak Jakoba Errekondo eta biak baratzeko iraultza honetan…

Bizi Baratzeko hainbat proiektutan hartu duzu parte azken... [+]


2018-09-23 | ARGIA
Zubietako erraustegiraino iritsi da protesta eta Ertzaintzak kolpeka erantzun du

Gipuzkoa Zutikek deituta eta hainbat erakunderen babesarekin, igande arratsaldean zientoka herritar hurbildu dira Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren '0 gune' delakoraino, errausketaren kontrako protesta eraman nahian. Ertzaintzak eragotzi die bertaratzea, hurbiltzeko bide guztiak itxita. Iazko martxan baino ertzain gehiago bidali dituzte Gipuzkoako agintariek eta airetik helikpteroak gertutik jarraitu ditu protestalarien mugimendu guztiak. Beren protesta erraustegi atariraino... [+]


2018-09-21 | ARGIA
Incineration plant in Biscay has buried 600,000 tons of waste material without any control measures

Zero Zabor Bizkaian (Zero Waste in Biscay) platform has reported that since 2005 Zabalgarbi incineration plant located In Bilbao, has dumped 600,000 tons of waste material –polluting substances that are left after burning residue materials–  at various sites in Biscay without taking proper control measures.


2018-09-21 | Zero Zabor
Zallako udalak kontuak eskatu dizkie Zabalgarbiri, Aldundiari eta Jaurlaritzari erraustegiaren eskoriengatik

Zallako udalak azalpenak eskatu dizkie Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Zabalgarbi erraustegiari berari, bertako zabortegian Zabalgarbik botatzen dituen eskorien arazoa zertan datzan jakiteko. Udalak jakitera eman duenez, zabortegiaren egoera 2014an bertan salatuta dago eta orain udalak, Zero Zabor Bizkaian eta Ekologistak Martxanek jakinarazi dietenean arau urraketa bat izan daitekeenaren berri, berriro eskatu dizkie azalpenak bi erakundeei eta enpresari.


Ehunka gaztek erraustegiaren aurka protesta egin dute Lasarte-Orian Ernaik deituta

“Utzi bizitzak kutsatzeari erraustegia gelditzera goaz” eta "Euskal Herrian Bizi" lelopean egin dute manifestazioa Lasarte-Oriatik erraustegiko lanetara kamioiak sartzen diren lekuraino. Ehunka gazte Gipuzkoako Aldundiak egin nahi duen proiektuaren aurka kalera atera dira.


Kazetari bat hil da Alemaniako Hambach basoan, polizia ekintzaileak botatzen saiatzen ari zela

Steffen M. zuen izena eta asteak zeramatzan Alemaniako Ipar Renania-Westfalia eskualdean dagoen Hambach basoko erresistentziaren berri ematen. Polizia basoa husten saiatzen ari da orain bi astetik, ikatz harrobi erraldoi bat zabaldu eta zuhaitzak moztu egin nahi baitu RWE enpresak. Ekintzaileek zuhaitzetan etxeak eginak dituzte eta desobedientzia zibila praktikan jarriz, bertan jarraitzen dute. Kazetari eta blogaria, altuera handi batetik erorita hil da.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude