Standing Rockeko oliobidearen kontrako protesta Washingtonera eraman dute

  • Milaka natibok eta ingurumenaren aldeko ekintzailek manifestazioa egin dute Washingtoneko erdigunean Dakota Acces Pipeline oliobidearen eraikuntzaren kontra protestatzeko.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko martxoaren 13a
Manifestazioa Washingtoneko erdigunean. (Arg.: Isyandan)

Donald Trump AEBetako lehendakariak eraikuntza bizkortu arazi zuen, eta funtzionamenduan berehala jarriko dutela aurreikusten dute. Horren kontra protesta egiteko, Trump hotelaren aurrean tipi bat eraiki dute. Martxa Etxe Zuriaren aurrean amaitu da, eta bilkura bat eskatu dute Trumpekin.

Oliobidearen zati bat Standig Rocks sioux erreserbaren ondotik igarotzen da, eta bertakoen leku sakratuak eta hilobiak hondatu ditu azpiegituraren eraikuntzak. Gainera, gune horretatik Missouri ibaia igarotzen da, eta ekologistek diote oliobideak urak kutsatuko dituela.

Udaberrian hasi ziren protestak DAPL ibilbidea zabaldu zutenean, eta geroztik ehunka pertsona atxilotu dituzte protestetan.

Hona asteburuko manifestazioaren argazki batzuk:

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Azpiegitura handiak  |  AEB

Azpiegitura handiak kanaletik interesatuko zaizu...
Dioxinagate: honela kutsatzen du Holandako erraustegirik berrienak

2011n abian jartzeko egunean, Harlingeneko erraustegia ingelesez state of the art esaten dioten mailakoa dela esan zuen harro Holandako Gobernuak, puntako teknologiaren erakusgarria. Hala ere, laster ikerlan independenteek erakutsi zuten Europako legeek onartu baino dioxina, furano eta bestelako kutsagai askoz gehiago isurtzen dituela. Kutsadura eteten ez dutela eta, joan den urrian berriro irten dira protestan inguruko herritarrak, engainatzen dituztela salatzeko.


2018-12-09 | Xabier Letona
Mikel Uriarte. N121A errepide seguruagoaren aldeko aktibista.
"Azken 25 urteetan ia 190 pertsona hil dira N121A-n"

Bilbon jaioa (1964), Iruñean bizi izan da umetatik. 2004tik Olaben bizi da, Iruñetik 12 kilometrora, beti zama handiko kamioien aurkako borrokan. Urteak pasa ahala, aldiz, hauen emaria erruki gabe handitu da. Zortzi urtez kontzejuko alkatea ere izan zen. Modu bikoitzean pairatzen du kamioi jarioaren zama, suhiltzailea da Oronoz-Mugaireko parkean eta, beraz, errepideko zaurituei gertutik egiten die so.


2018-11-27 | Zero Zabor
GuraSOS: "Zubietako proiektua berbideratu eta administrazioaren eta herritarren arteko konfluentzia bilatu"

GuraSOS elkarteak prentsaurrean azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako erraustegiaren gaian, ez du gainditu herritarrek parte-hartzearen bidez egin dioten azterketa, eta instituzioek aspalditik gai honetan dakarten gardentasun falta azaltzeko Gipuzkoako Diputazioak orain artean zabaldu gabeko dokumentazioa erakutsi du. Ororen buru, "Zubietako proiektua berbideratzeko eta Administrazioaren eta herritarren arteko konfluentzia bilatzeko deia egiten dugu" esan du GuraSOSek.


2018-11-21 | ARGIA
Porlan hautsa bota diete Tapia, Olano eta Goiari, Pasaiako portuko kutsaduragatik protestan

Pasaiako portuko ekitaldi batean herritar batek porlan hautsa bota die Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapiari, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanori eta Donostiako alkate Eneko Goiari: "Hau da egunero jasaten duguna Pasaiako portu zikin honetan", esan die.


2018-11-19 | ARGIA
AHTko lan heriotzen eztabaida Eusko Legebiltzarrean: "akatsa" langileari egozten zaionean

Abiadura Handiko Treneko obretan izaten diren heriotzak saihesteko neurriak eskatu zituzten EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek, ostegunean Eusko Legebiltzarrean egin zen osoko bilkuran. EAJ, PSE eta PPk, aldiz, ikuskaritzak orain arte bezala segitzearen alde egin zuten.


2018-11-14 | Usurbilgo Noaua
Zubietako aurreko erraustegia geratu zenetik bost urte bete dira

Astearte honetan bete dira bost urte Zubietan eraiki asmo zuten lehen erraustegia geratu zenetik. 2013ko azaroaren 13an izan zen. Garai harta EHBildu buru zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eta enpresa talde eraikitzaileak erraustegia geratzeko akordioa erdietsi zuten. 


2018-11-14 | ARGIA
24 egun gose greban Estrasburgon autopista berri bat gelditzeko eskatuz

Azaroaren 14an, gose grebaren 24. eguna daramate batere jan gabe bost lagunek Estrasburgon (Alsazia, Frantzia), han agintariak oihan historiko bat suntsituz eraikitzen hasi berri diren autopista baten obrak gelditzeko eskatuz. Urriaren 22an hasi ziren hamarretatik bostek utzi egin behar izan dute protesta, medikuaren aginduz edo, astelehenean gertatu bezala, ondoezak jota.


2018-11-12 | Zero Zabor
GuraSOSek "Babes Kutxak" atera ditu salgai Hitzartu prozesua finantzatzeko

Zubieta inguruetan bizi diren neska eta mutilek egindako marrazkiak tapakietan serigrafiatuak dituzten Babes Kutxak aurkeztu ditu GuraSOS elkarteak, horien salmentatik bildutako diruarekin Hitzartu proiektua finantzatzeko. GuraSOSek prentsa oharrean dioenez, "ekimen herritar honetan, hondakinen kudeaketaren inguruan partehartze prozesua burutzen ari da informazioa eta eztabaida soziala bermatzeko".


2018-11-09 | ARGIA
Gose greban 19 egun daramatzate Estrasburgon autopista berri bat gelditzeko eskatuz

Bederatzi herritarrek gaur, azaroaren 9an, 19. eguna daramate batere jan gabe Estrasburgon (Altsazia, Frantzia), han agintariak oihan historiko bat suntsituz eraikitzen hasi berri diren autopista baten obrak gelditzeko eskatuz.


2018-11-09 | Zero Zabor
OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren dimisioa eskatu du publikoki: “gizartearen adimenari egindako laidoak eta GEIS/OEIT-i jaurtitako kalumniak” direla eta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude