110 urteko espetxe eskaera AEBetan oliobide baten aurka sabotaiak aitortu zituzten bi ekintzaileentzat

  • Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept hedabideak jakinarazi duenez.

Jessica Reznicek Lee Countyko sheriffaren aurrean, protestan.

2019ko urriaren 07an - 10:23

29 urteko Ruby Montoya eta 38 urteko Jessica Reznicek, Dakota herriak gidatu zuen oliobidearen aurkako borrokan murgildu ziren, eta beraiek adierazi zutenez, bide baketsuak erabiliz eginiko protestek ez zituztela lanak gerarazten ikusita, bost hondeamakinari su eman eta oliobideetako balbulak hondatu zituzten, lanak hainbat astez atzeratzea lortuz.

"Lurretik olioa ateratzea, hori egiten duen makinaria eta hori egiteko azpiegitura, hori da biolentoa nire ustez. Industriak, korporazioek eta gobernuek bat egin dute tresna eta mekanismo horiek sortzeko, eta hori bai dela suntsitzailea, hori da biolentoa, eta geldiarazi beharra dago", adierazi zuen Democracy Now hedabideak jasotako adierazpenean.

Eskubide zibilen aldeko abokatuek salatu dute energiaren industriak ekintza zuzena erabili zuten bi ekintzaile hauen aurkako zigor bereziki gogorrak eskatu dituela, noiz eta klimaren larrialdia geroz eta kezka handiagoa sortzen hasi denean, eta geroz eta ekintzaile gehiago publikoki adierazten ari denean legeak hausteko prest dela ingurumenaren alde.

 

 

Ruby Montoya, ezkerrean, eta Jessica Reznicek eskuinean, 2016ko abuztuan ateratako argazkietan.

 

 

 

Prentsaurrekoan aitortutako sabotaiak eta atxiloketa

Orain bi urte Itsaso Zubiriak ARGIAn jaso zuenez, prentsaurreko bidez onartu zuten bi ekintzaileek Iowa estatuan Dakota Access Pipeline oliobidea eraikitzeko makinen eta hodien aurkako hainbat sabotaje ekintza egin izana. Makinei su eman zietela eta hodiaren balbulak apurtu zituztela beren gain hartu zuten.

Jessica Reznicek eta Ruby Montoya ekintzaile katolikoek adierazi zuten “jende gehiago horrelako sabotajeak egitera animatzeko” hitz egin zutela publikoki. “Norbaitek pentsa dezake gure ekintzak bortizkeriaz egin direla, baina ez nahastu; bihotzetik ateratakoak dira ekintzok, bizitzarik eta ondasun pertsonalik arriskuan jarri gabe. Gure lur eta urak kutsatu dituen korporazio pribatu baten kontra egin dugu”, esan zuen Ruby Montoyak.

Iowako Zerbitzu Publikoetako Batzarraren aurrean eman zuten prentsaurrekoa. Adierazpenak amaituta, atzean zuten karteleko letrak kentzen hasi ziren eta atxilotu egin zituzten, azpiko bideoan ikus daitekeenez.

Hautsak harrotu zituzten, eta "ekoterroristak" zirela errepikatu zuten egunez egun energiaren lobbyak eta hedabide eskuindarrek.

Azken urteetan Ipar Dakotako Standing Rock siouxen erreserban izandako protestengatik egin zen ezagun Dakota Access Pipeline odiaren aurkako borroka. 2016an proiektua geldiaraztea lortu bazuten ere, Donald Trumpek berriz ere martxan jarri zuen eraikuntza. Protesta jendetsuen gainetik pasaz, dagoeneko martxan da iparretik hegoraino Iowa eta Illinois zeharkatuz Dakota gurutzatzen duen petrolio-hodia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dakota herria
Generoa eta sexualitatea dekolonizatu, Lakota herria altxatu

AEBetako Hego Dakotako Pine Ridge erreserbako Lakota Sioux Tribe tribu-gobernuak bi lege historiko onartu zituen 2019ko legealdian. Sexu berekoen arteko ezkontza eta LGTBIQ pertsonen aurkako erasoak gorroto delituen barruan sartzea. Lorpen hauen atzean dauden ekintzaileak... [+]


Aitor Esteban
"Euskara hizkuntza gutxitua da, eta lakota askoz gutxituagoa"

Lakota hizkuntzaz hitzaldia egitekoa zen Aitor Esteban (Bilbo, 1962) iragan martxoan Gasteizen, Hitz Adina Mintzo ikastaroaren barnean. COVID 19-ak eragindako konfinamenduak bertan behera utzarazi zituen martxoaz geroko saioak eta, hainbestean, postaz jakinarazi dizkigu lakota... [+]


2017-08-24 | Xalba Ramirez
Trumpen abokatuek Greenpeace salatu dute Dakotako oliobidea dela eta

Dakota Acces Pipeline oliobidea eraikitzen ari den enpresak Greenpeace eta beste talde ekologista batzuk salatu ditu 300 milioi dolar eskatuz. Trumpen abokatuak arduratu dira salaketa jartzeaz.


Sabotaje ekintzak onartu dituzte bi ekintzailek Dakota Access oliobidearen aurka

Prentsaurreko bidez onartu dute bi ekintzailek AEBetako Iowa estatuan Dakota Access Pipeline oliobidea eraikitzeko makinen eta hodien aurkako hainbat sabotaje ekintza egin izana. Makinei su eman dietela eta hodiaren balbulak apurtu dituztela aldarrikatu dute, Democracy... [+]


Rafael Gonzales (Standing Rock)
"BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dituzte"

Rafael Gonzales ekintzaileak (Minneapolis, AEB) erro indigenak ditu –Puerto Ricokoak ere bai–. Horrek eraman zuen, besteren artean, bere hiritik autoz sei ordutara zeuden NoDAPL erresistentzia kanpamentuetara. Herri indigenek eta ekologistek hilabete luzez Dakota... [+]


Eguneraketa berriak daude