Dakotako oliobidearen eraikitzea gelditu dute, protestei esker

  • Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban hilabeteak daramatzate protestan, AEBetako estatu horretatik Illinoiseraino eraikitzen ari diren Dakota Access petrolio-hodiaren kontra. Protesten eraginez, proiektua bukatzeko baimena ukatu dute igandean ingeniariek, The Guardian-en irakur daitekeenez.


2016ko abenduaren 5ean - 09:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jatorrizko herrien erreserbako ondare naturala eta lurralde sakratua suntsitzearen aurka altxatu dira azken hilabeteotan, bai erreserbako siuxak, bai eurekin bat egin duten beste makina bat ekintzaile ere. “Lan hau arduratsu bukatzeko modu onena da oliobidearentzat bide alternatiboak bilatzea”, adierazi dute AEBetako Gobernutik.

Gaiaz sakonago:

Ur garbia, frackinga eta aborigenen duintasuna jokoan Standing Rocken


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dakota herria
Eguneraketa berriak daude