Mintegi ekologikoa, osasun mentalerako errehabilitazio

Ereiaro proiektuaren inaugurazio ekitaldian, besteen artean, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua.
Ereiaro proiektuaren inaugurazio ekitaldian, besteen artean, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baratzegintzak edozein pertsonari asko eman diezaiokeela ez da gauza berria: jatekoa, lurrarekin hartu-emana, heziketa, naturaz gozatzea, aurreko belaunaldien jakintzak… Zenbait kasutan, barne-lana ariketa ere bihurtzen da baratzezaintza, terapia moduko jardueran.

Hari horri tiraka, proiektu berria jarri dute martxan Arrasateko Aita Menni osasun mentaleko ospitalean: nekazaritza ekologikoko mintegia. Ereiaro izena jarri diote proiektuari, eta Ekoudalatx kooperatibaren laguntza izan dute egitasmoa burutzeko.

Ereitetik hasita, produktua saltzeraino

Aita Menni ospitaleko lorategian jarri dituzte martxan azpiegiturak: lorategi terapeutikoa, landare usaintsuen gunea, mintegia eta berotegia, konpostatzeko gunea eta mintegian esperimentatzeko gunea dituzte bertan.

Proiektuaren bultzatzaileek azaldu dutenez, osasun zentroko pazienteek ekoizpen prozesu osoan hartuko dute parte, hazia ereitetik hasi eta jasotako produktuak saltzeraino, betiere pertsona bakoitzaren ahalmenen arabera. Prozesu horretan zehar, hazien manipulazioa, ereitea eta lantzea edota konpost eta ongarria sortzea egokituko zaie erabiltzaileei. Horrez gain, lortutako produktuak inguruko herrietako azoketan salduko dituzte.

Gizarteratzea helburu

Egunero 50 paziente inguru elkartzen dira mintegi ekologikoaren bueltan. “Landare ekologikoak ekoiztetik harago, ekimen honek giza aldaera ere badu. Ereiaro proiektuaren azken helburua pertsonen garapena da”, adierazi zuen Nerea Altuna Ekoudalatxeko kideak proiektuaren aurkezpenean.

Terapeutak aholkatzea eta prestatzea izan da Ekoudalatxeko kideen zeregin nagusia, jarduera ekologikoak egoki garatzeko gai izan daitezen. Mintegiaren instalazioa ere beraiek egin dute.

Aita Menni ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko arduradun Macarena Aspiunzak argi adierazi zuen proiektuaren xedea aurkezpeneko hitzartzean: “Gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duten pertsonen gaitasunak garatzea osatu ahal izan daitezen, eta, ahal den kasuetan, gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025eko irailaren 22
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude