Emakumeak borrokan

Kutxabanken erabilera politikoa

  • Diruaz bidegabe jabetzeagatik Mikel Cabieces, Mario Fernández eta Rafael Alcorta zigortu dituen epaiak hainbat irakurketa izan ditzake.

Juan Mari Arregi
2017ko apirilaren 02a

Laburbilduz, Mario Fernández Kutxabankeko presidenteak agindu zuen Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari ohiari hiru urtez hilean 5.738 euro –eta bidaia gastuetan 900 euro gehiago– ordaintzeko, Rafael Alcorta abokatuaren bulegoaren bidez. Ordainketak 2012ko martxoan hasi ziren. Mario Fernándezek dimititu egin behar izan zuen hiru urte horiek bete baino lehen eta 2014ko azaroan erabaki zuen geratzen ziren hilabeteak aurrez ordaintzea. Denera 243.592 euro. Ez da inon jaso Mikel Cabiecesen lanik Kutxabankentzat.

Gertaera horiek erakusten dute Kutxabank politikoki erabili dela Espainiako Gobernuaren interesen zerbitzura. Nahiz eta erakunde horretan inoiz lanik egin ez, diru publikoz –Kutxabankeko bezeroek– itzuli zioten borroka “antiterroristan” egindako zerbitzua. Enplegatuei iseka egin diete: hauek bai egiten dute lan Kutxabankentzat, baina “soldata” politiko hori baino askoz gutxiago irabaziz. Eusko Jaurlaritzak hori justifikatzea ere iraina da Dirua-Sarrerak Bermatzeko Errentan murrizketak jasan dituzten milaka lagunentzat eta enpresa publikoetan kontratu prekarioekin dabiltzanentzat, baita miseriazko pentsioak jasoz biziraun behar duten pentsionistentzat ere.

Azkenik, ez dirudi kasu hori bakarra denik, eta logikoa da jendarteak susmoa izatea “beste Cabieces” asko daudela, argitu eta azaleratu beharrekoak. Arduradunak eta errudunak ez dira, noski, zigortutako hiru pertsonak bakarrik, baita hori babestu eta estali zuten EAJ, PSE eta PP alderdiak ere. Orain isilik geratuko al dira? Litekeena da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Kutxabank

Kutxabank kanaletik interesatuko zaizu...
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude