Emakumeak borrokan

PPren neurrira egindako aurrekontuak

  • Eusko Jaurlaritza 2017ko aurrekontuak negoziatzen ari da alderdi politikoekin. Diru sailen azterketa zehatz bat eginez gero ondorioa da PPren neurrira eginak daudela, honen babes edo abstentzioarekin EAJk eta PSEk aurrera atera ditzaten.

Juan Mari Arregi
2017ko martxoaren 19a

Aurrekontuak oinarrituta daude diru bilketa eskasean, eta horrek langile eta herri sektoreak kaltetzen ditu. Ekarpenak batez ere PFEZ eta BEZetik datoz (%37,2 eta %39,4 hurrenez hurren). Elkarteen gaineko zergak apenas ekarriko duen bildutakoaren %6,9 eta zerga bereziek %11. PFEZri dagozkien erretentzioetatik 5,4 bider gehiago bilduko da enpresen etekinei jarritako zergetatik baino.

Aurrekontu hauek Madriletik inposaturiko defizita onartzen dute eta oraindik auditatu gabe dagoen zorra ordaintzea lehenesten dute. AHT antisoziala eta ingurumenaren kontrakoa den arren –EHUko Ekopol taldeak hala azaldu berri digu–, aurrekontuetan lehentasunezko tokia dauka proiektuak. Obra horientzako 350 milioi euro aurreratuko dizkio Jaurlaritzak Rajoyren Gobernuari eta ez dio exigitu ere egingo aurretik jarritako beste 1.100 milioi euroak itzultzea. Hori guztia koadratzeko, EAEko Gobernuak murrizketa sozialak egiten ditu (hezkuntzan, osasungintzan, laguntza sozialetan...) gehien daukanak diru-kutxari gehiago emateko zerga erreforma egokia egin beharrean.

Ezkerrekoak direla esaten duten talde politikoek euren benetako izaera azaldu beharko dute orain. Onartuko al dituzte PPren neurrira egindako aurrekontuak? Ez dirudi serioa babesa ematea etorkizuneko legegintzaldien inguruko konpromiso eta promesetan oinarrituta. 2017ko aurrekontuak dira bozkatuko direnak, eta aldaketa handirik ezean, edukiak horiexek izango dira: neoliberalak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Aurrekontuak  |  EAJ  |  PP  |  Eusko Jaurlaritza

Aurrekontuak kanaletik interesatuko zaizu...
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude