Hire indarra behar dinagu

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kalera kalera! ekimenaren karietara hamarnaka ekitaldi, hitzaldi eta bilera egin dira abendu eta urtarrilean. Emakume preso politiko ohiek antolatutako mahai-inguruan, dispertsioaren ondorioz bakartzea bizi behar izan zuen Mertxe Galdosi entzutea hunkigarria izan zen. Eta batez ere, isolamendu egoeran dagoen Arantza Zulueta horrela irudikatzea.

Zirraragarria izan zen hainbeste emakume elkarrekin ikustea, lanerako gogoz, emakume preso politikoek bizi duten egoera ikustarazteko beharrizana azaleratuz. Kartzelak, patriarkatuak antolatutako espazioak direla azpimarratu zen, emakume otzan eta esanekoak sortzeko.

Dispertsioaren ondorioak ere ageriko geratu ziren, espetxea barrutik zein kanpotik bizi behar duenarentzat zigor erantsia direla argi utziz.

Bihotzak bero atera ginen urtarrilaren 14an kalera. Gogotsu, gurera ekartzeko, salbuespen legediekin amaitzeko. Hurrengo astelehenean ordea bihotza uzkurtu zitzaigun, preso politiko baten alabak pairatutako indarkeria matxista kasuaren aurrean. Artean, buelta eman ezinda ginenean, Nafarroan emakume baten erailketaren berri izan dugu. Argi utzi digu horrek, kartzelak bakarrik ez, sistema bera, patriarkala eta toxikoa dela. Horrek ere premiazko erantzunak behar ditu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude