Ongi etorri gure zirkura

Begoña Huartek eta Mikel Zuloagak aske geratu bezain laster aldarrikatu dute beraiei egotzi zaien protagonismoa errefuxiatuei dagokiela, berez. Ozta-ozta jakin dugu atxilotu zituztenean furgonetan zekartzaten zortzi errefuxiatuak ere aske daudela. Errefuxiatuak. Zenbat ote dira? Milioi bat? Hogei milioi? Ehun? Non daude? Alegia, non daude orain? Ez dute izenik, ez aurpegirik, ez istoriorik. Kontzeptua bera ere definitu beharrekoa da. Nor da eta nor ez da errefuxiatua? Ongi-etorri, nor?

Eta otu zaizu honakoa idatz zenezakeela: “Zer pentsatuko dute errefuxiatuen gaiari buruz ongi-etorri handirik gabe aspaldi auzotar bilakatutako Aminak, Idrissak eta Alejandrak?”. Baina, onartu beharra duzu: zuk auzoan izen eta guzti ezagutzen dituzun guztiak dira zuriak eta hemen sortuak. Aipatu izenak ez dira egiazkoak kasualitatez ez bada, eta susmoa duzu izenen erabilera hori ez dela politikoki bidezkoa baliabide literario gisa ere. Idatzi egin dituzu, alabaina.

Gaiari buruzko argialdi bila kalera atera eta “Bikote siriarra pisu bila” irakurri duzu bebarruko horman itsatsita. Eta zure burua harrapatu duzu galdezka ea benetan siriarrak ote diren, eta ez baldin badira, ea gezur hori zilegi ote den.

Ongi etorri gure zirkura.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude