Txaboloan ere irakurtzen da ARGIA

Nekane Txapartegi, ARGIAkoa.
Nekane Txapartegi, ARGIAkoa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kartzela, gai bezala, uste dut niri bezain gutxi gustatzen zaiola edonori. Baina proposamen polita bota didate ARGIAko langileek oraingoan honen inguruan. Harpidetzen kontuan murgilduta gabiltzala, errepasoa han eta hemen, oroitu gara badirela zenbait helbide tamalez ezagunak zaizkigunak. Kartzelak. Eta orduantxe piztu bonbilla. Zergatik ez ezagutu ARGIA kartzelako begietatik?
    Galdera asko datozkit burura horrelakoetan, eta batzuk ziurrenik kartzela bizi gabe inoiz ez ditut erantzungo. Adibidez, zer esan nahi du zure herritik milaka kilometrora zaudenean euskal prentsa jasotzeak? Eta hori da bizi izan ez duen batek ulertzeko zaila seguruenik. Baina horixe galdetu diot Jon Mintegiagari. Preso politiko ohia bera, kartzelan zela ARGIAko harpidedun egin zen (zuten). Lehen erantzuna izan da lasai irakurtzeko artikuluak direla, erreportaje sakonagoak irakurtzeko aukera ematen ziola... Baina jarraitu du euskara aberatsa duen testuak dituela eta kartzelan, ia euskaldunik gabe zegoela, nolabaiteko arnasgune izaten zela berarentzat. Euskal Herriarekin ia prentsa idatzi bidez mantentzen da harremana.
    Blog bat ere ireki zuen argia.eus-en, eta “barrutik presoen kolektiboari egindako ekarpena” izan zela definitzen du berak, lagundu nahi izan baitzuen erakusten euskal preso politikoen kartzelako egunerokotasuna, bizipenak.
    Bada beste harpidedun bat Zurich-en. Nekane Txapartegi. Hilabete gutxi batzuk dira harpidedun egin zela, eta bere lagun batek kontatzen digu zein emozionatuta dagoen, hamalau urtez euskal prentsarik irakurri gabe egon ondoren, ARGIA edo Berria bezalakoak jasotzen dituenetik. Euskal Herriarekin berriz konektatu duela dio, eta definitzen du ARGIA momentu honetan dagoenaren alternatiba komunikatibo bezala.
    Badira etxean harpidedun egin eta hileroko paketeetan astekariak sartzen dizkietenak ere. Mikel Orbegozo, adibidez. Marrazkilaria bera, ziur artikulu batek baino gehiagok inspiratu duela edo eman diola informazioa. Amak hala dio.
    Eta hauek adibideak bakarrik dira, harpidedun preso gehiago ere badaude; baina lerro gutxi hauetan denak aipatu ezin. Moduak asko dira presoengana iristeko, eta ekonomia behintzat ez dadila oztopo izan. ARGIA irakurri nahi duen orok du aukera horretarako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude