ARGIA.eus

2020ko ekainaren 06a

Nazioarteko Diru Funtsaren erasoa

  • Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) berriz erakutsi du zeinen zerbitzura dagoen: Kapitala, banku handiak eta multinazionalak.

Juan Mari Arregi
2016ko abenduaren 25a

Hala ikus daiteke Espainiako Estatuari buruz kaleratutako urteroko txostenean, beti bezala eraso antisoziala proposatzen baitu bertan. Zergapekoaren kontra egin du beste behin, 5.500 milioi euroko murrizketak inposatuz, hau da, BPGren %0,5. Horretarako, BEZa handitzea eskatu du, erregaien gaineko zerga bereziak ere bai, eta hezkuntzan eta osasungintzan gastuak errebisatu behar direla dio, baita lan malgutasun gehiago eduki ere. Hori guztia, “defizit publikoa eta zorra pixkanaka jaistea” lortzeko.

NDFk ez du ezer esaten gastu militarra errebisatu eta murrizteaz, nahiz eta Espainiako Estatuan 2017an 6.000 milioi eurotik 8.000 milioitara igaro nahi den aurrekontua alor horretan, %33ko igoera hain zuzen. NDFri berdin zaio kiebran dauden autopistak nazionalizatzea Estatuak –egiaz bere lagunak salbatzeko delako–, horrek 6.000 milioi euroko kostua izango duen arren, aurretik bankuak erreskatatzea 40.000 milioi euro kosta zitzaigun bezala.

Tristea eta tamalgarria da NDFren eraso antisozial horren aurrean ez egotea herritarren erantzun irmorik. Horren arrazoia eta erantzukizunaren pisua ezker politiko, sozial eta sindikalaren egoera larrian jarri behar dugu. Sozialdemokraziak menperaturik dago, bananduta, desagertuta, eta okerrago dena, Kapitalaren aurrean alternatiba barik. Bidea libre utzi dute jendearen bizkarretik neurri antisozialak inposatzeko. Beharrezkoa eta premiazkoa da ezker horrek hausnarketa sakona egitea eta jokabide erradikal eta solidarioagoa hartzea. Gutxienez NDF eta Kapitala geldiarazteko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Nazioarteko Diru Funtsa

Nazioarteko Diru Funtsa kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2016ko abenduaren 25a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude