Marrakexen urrian antolatuko duten kontra gailurrera deitu dituzte mundu osoko mugimendu sozialak

  • Urriaren 9tik 15era, Nazioarteko Diru Funtsa NDFk eta Munduko Bankuak urteroko bilkura egingo dute. Aurten Marrakexen (Maroko) izango da eta, eta epe berean, mundu osoko eragileak eta mugimenduak biltzera deitu ditu zor ez-legitimoen kontrako batzordeak, "jardun neoliberal eta kapitalistak eta haiek eragindako kalteak" salatzeko.

FMIaren eta Argentinako Gobernuaren arteko akordioen aurkako protesta Buenos Airesen, 2022an. / Argazkia: Financial Times

2023ko urtarrilaren 27an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ohar batez salatu dute NDF eta Munduko Bankua "boteretsuenen" konplize direla, eta "neoliberalismoak eta kapitalismoak eragindako ezberdintasun sozialen" sustatzaile. Besteak beste, azken hiru urteotako alderdi anitzetako krisiaren testuinguruan, Diru Funtsak ehundaka gobernurekin sinatutako akordioek hegoaldeko estatuen zorren krisia areagotu dutela salatu dute ekintzaileek. 

Hegoaldeko estatuok pasa den mendearen bigarren erdialdetik "zor kolonialista eta despotikoak" izan dituzte bizkarrean, azaldu dutenez, eta horiek herritarren pobretzea eragin dute. Bai NDF baita Munduko Bankua ere pobretze horren erantzuletzat jo dituzte, "legez kanpoko zorrak deuseztatzeko saiakera oro ezeztatzen ari baitira", beste nazioarteko erakundeekin batera: besteak beste, G20 edota Parisko Kluba aipatu dituzte.

"Kapitalismoaren ankerkeriaren sustatzaile dira"

Bi instituzioek urtero egiten dute bilkura, normalean Washingtonen (AEB), baina hiru urtetik behin beste estatu kide batean. "Ez da kasualitatea aurten Marokon egitea: AEBen eta haren aliatuentzat ikasle ona da Maroko, neoliberalismoaren defentsa irmoa egiten duelako, baita Europako Batasuneko migrazio politika krudelak bete ere", salatu dute. 

Hori guztiagatik, mundu osoko herritarren interesak babestuko dituen instituzio eredua defendatzera deitu dute, eta horretarako urriaren 9tik 15era bitartean Marrakexen bertan "kontra-gailurrean" parte hartzera animatu dute ekintzaile eta mugimendu oro. Aurrera begirako elkarlanerako abiapuntua izan daitekeela ere uste du batzordeak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


“Momenturen batean lortuko dugu antiespezismoa ofizialki hezkuntzako curriculumean txertatzea”

Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.


2025-06-13 | Aiaraldea
Kalean bizi den jendearen errealitateari kolektiboki erantzuteko, harrera sarea

Ondo Etorri Laudio Harrera Herria sortu dute, kale egoeran bizi diren pertsonen “bidelagun” izan eta “mugimendu arrazista zein xenofoboen aurka” borrokatzeko. Eskualdeko ikuspegiarekin landu nahi dute gaia, eta “lanean” jartzeko deia egin... [+]


Hernaniko San Juan Preludioa
“Haziak erein nahi izan ditut, gerora emaitza artistikoak jasotzeko”

Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Gure Esku: “Euskal gizarteak urratsak egin nahi ditu Euskal Herriaren burujabetza osoaren bidean”

Larunbateko manifestazio jendetsuaren ondoren, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku mugimenduko bozeramaile Josu Etxaburuk eta June Romatetek agerraldia egin dute Donostian. "Euskal herritar gehienak ordezkatzen dituzten erabaki eta adostasunak" lortzeko,... [+]


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


2025-06-09 | Uriola.eus
Festa giroarekin aldarrikatu dute erabakitzeko eskubidea milaka lagunek

Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


2025-06-04 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]


2025-06-04 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Centennials

Unibertsitateko ikasleak azterketa garaian dauden bitartean, irakasleoi ikasturtea ixtea dagokigu. Irakasleak talde txikitan biltzean oso ohikoa da urte batetik besterako aldaketen gainekoak konpartitzea eta hausnarketaren brindis gisara ikasle belaunaldiaren
ezaugarritzea... [+]


Eguneraketa berriak daude