Libanoko herritarren astebeteko protestek Gobernua mugiarazi dute

  • Ustelkeria kasu baten eta Nazioarteko Diru Funtsak proposatutako zerga baten ondorioz, herritarrek protestez jositako sei egun egin dituzte. Neurri berriak ezagututa milaka pertsona protestatzen atera dira kalera, mesfidantza erakutsiz.

Beiruteko protestetako irudia. (Arg.: El Salto)

2019ko urriaren 22an - 18:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Libanoko Lehen Ministro Saad Haririk Whatsapp aplikazioaren gaineko zerga bat aurkeztu zuen. Herritarrak, aurrez ministroaren ustelkeria kasuengatik asaldatuta, kalera atera ziren, neurri horren aurkako jarrera adierazteko. Haririk, sei eguneko aldarrikapen egunen ondoren, telebista bidez neurri hori atzera bota eta berri bat aurkeztu du.

Aldarrikapen egun horietan atxilotu ugari eta iskanbilak izan dira kaleetan, batez ere Beiruten. Batzuen ustetan, kaleetako istiluetan parte hartu zutenen artean, Amal eta Hezbolá talde chiíen aldeko milaka herritar zeuden.

Egin duen azken mugimendu horrek, bankuen 3.400 milioi dolarren inbertsio bat du bere baitan, telebistan egin duen azken adierazpenean esan zuenagatik. Nazioarteko Diru Funtsak Libanoko krisi ekonomikoa gainditzeko herritarrengan telefonoen gaineko zerga hura ezartzea gomendatu zion Libanoko Gobernuari, baina jendearen presioengatik atzera botatzea erabaki du.


Libano kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...