Nazioarteko Diru Funtsarekin egindako akordioarengatik, Argentinako presidentea auzipetu du fiskal batek

  • Mauricio Macri Argentinako presidentea eta gobernuko beste zenbait kide auzipetu du fiskal batek, herrialde horretako gobernuak Nazioarteko Diru Funtsarekin adostutako akordioa kongresuan ez bozkatzeagatik. Akordioa bertan behera uzteko ere eskatu du Jorge di Lello fiskalak.


2018ko irailaren 5ean - 09:20
Mauricio Macri Argentinako presidentea (eskuinean), Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariarekin (argazkia: Casa Rosada).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Macriz gain, ministroen kabineteko burua den Marcos Peña, Nicolas Dujovne Ekonomia ministroa eta Argentinako banku zentraleko presidentea den Luis Caputo ere inputatu ditu fiskalak. “Ikerketak aurrera egin ahala erabakian parte hartu edo ardura eduki duen edonor” inputatzeko ere asmoa adierazi du fiskalak.

Unidad Popular alderdiak eta ezkerreko zenbait erakundek egindako salaketari erantzuten dio fiskalaren erabaki honek. Salatzaileen arabera, gobernuak Nazioarteko Diru Funtsari joan den maiatzean 50.000 milioi dolarreko kreditua eskatzea (43.169 milioi euro) Argentinako Konstituzioaren kontrako neurria da.

Salaketan nabarmendu zutenez, Macriren exekutiboak botere legegilearen galbahetik pasa behar zuen erabaki hori, Argentinako kongresutik alegia; baina gobernuak urrats hori gainetik pasa zuen, kongresuak horretarako konpetentziarik ez duela iritzita.  


Argentina kanalean gehiago
2025eko uztailaren 18
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
"Galesak bizirik dirau Patagonian"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...