Nazioarteko Diru Funtsaren susmoa: deskontua amaitzean, prezioak puztu al dituzte gasolindegiek?

  • 20 zentimoko laguntzaren deuseztapenari probetxua aterata, gasolindegiek erregaien prezioak igo dituztela uste du Nazioarteko Diru Funtsak. Laguntza bertan behera utzi zutenetik, %15 inguru garestitu dira erregaiak. Funtsak zalantzan jarri du Espainiako Gobernuaren neurriaren eraginkortasuna.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urtarrilaren 26an - 08:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2022ko apiriletik 2023ko urtarrilara bitartean, gasolina edo diesel litro bakoitzeko, 20 zentimoko laguntza ematen zuen Espainiako Gobernuak. Urte berria hastean geratu zen bertan behera deskontua, eta zalantzak piztu dira neurriak izan duen eraginkortasunaren inguruan. Izan ere, argi dio Nazioarteko Diru Funtsak (FMI): 20 zentimoko beherapena bertan behera uztean, gasolindegiek erregaien prezioak puztu eta igo dituztela susmatzen du. "Baliteke gasolina-zerbitzuguneek prezioak igo izana, neurriari [deskontua] erantzunez", diote adituek.

20 zentimoko laguntza amaitu zenetik, %15 inguru igo dira erregaien prezioak. Estimazioen arabera, 0,7 eta 3,5 zentimo artean garestitu da 95 gasolina litroa, eta 3,7 eta 6 zentimo artean A gasolio litroa. Estimazio horiek baieztatuko balira, deskontuari eta horren amaierari probetxua aterata, 1.500 milioi euroko irabaziak izan dituzte energia-enpresek. Diru-kutxa publikoetatik 5.700 milioi euro bideratu dira aurreko hilabeteetan beherapenak ezarri ahal izateko.

Nazioarteko Diru Funtsaren esanetan, "gasolindegi independenteak" izan dira nagusiki prezioak puztu dituztenak eta, beraz, gobernuaren neurria gehien probestu dutenak. Adituek diote, beharbada, deskontuen ezarpena zela-eta aurreratu behar izan zuten zenbatekoak eragin handiagoa izan zuela gasolindegi horientzat, eta horregatik igo dituztela orain prezioak.

Adituek, beraz, nabarmendu dute akatsak zituztela Espainiako Gobernuaren politikek. Ondorio modura une honetan ikus daitezkeen prezio-igoerak aipatu dituzte hutsegite modura, bai eta diru-kutxa publikoen bidez aplikatzen ziren beherapenen zehaztapen falta ere, gogorarazi baitute ez zela kontuan hartzen kontsumitzailearen egoera ekonomikoa deskontua ezartzean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Uzuri Aboitiz. Eguneroko ekonomia
“Elkartasun familiarrarekin pare bat belaunaldi salbatzen ari gara, baina horri ezin zaio luzera eutsi”

Azoka-eguna da Errenterian, eta bizi-bizi dago zumardia. Ingurua ondo ezagutzen du Uzuri Aboitizek, herri horretan 2008ko krisiak zer-nolako eragina izan zuen aztertu baitzuen bere tesian. Antropologoa da, eta antropologo-begiradaz erreparatzen dio ekonomiari: behetik,... [+]


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


10.000 lagun baino gehiago elkartu dira Irunen, osasun zerbitzuan murrizketak salatzeko

Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-13 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk zerga erreforma adostu dute Ahal Dugurekin

PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Valentziako presidentearen aurkako salaketa jarri dute, eta haren dimisioa eskatu

Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.


2024-11-05 | ARGIA
Berriz ere medikurik gabe egon dira Amurrioko larrialdietan

Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]


Eguneraketa berriak daude