Munduko ekonomiaren herena atzeraldian sartuko da aurten, Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusi duenez

  • Aurtengo urtea iazkoa baino "latzagoa" izango dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari Kristalina Georgievak, CBS telebista estatubatuarrean. Atzeraldian egongo ez diren herrialdeetatik kanpo ere, ehunka milioi pertsonak kalteak jasango dituztela adierazi du.


2023ko urtarrilaren 03an - 08:10
Nazioarteko Diru Funtsen zuzendaria den Kristalina Georgievak ohartarazi du 2023a ekonomikoki gogorragoa izango dela iazko urtea baino.

Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) buru den Kristalina Georgievak ohartarazi du 2023a iazko urtea baino “latzagoa” izango dela ekonomiari dagokionez. Munduko ekonomiaren herena atzeraldian sartuko dela aurreikusten dute.

Faktore nagusietako bat munduko hiru potentzia handienak diren AEBak, EB eta Txina aldi berean hazkunde ekonomikoa moteltzen ari direla azaldu du Georgievak. CBS telebista kate estatubatuarrean igandean adierazi duenez, AEBek atzeraldiari aurre egin ahal izatea espero dute, “zailtasunak zailtasun”; baina ez da hala izango Europako Batasunaren ekonomia erdiaren kasuan, eta Txinak are gehiago egingo duela “atzera” uste du.

AEB, EB eta Txina aldi berean atzeraldian sartzeak eragingo du egoera ekonomikoa okertzea

Munduko ekonomia gutxienez %2,7 moteltzea aurreikusi du NDFk. 2021ean %6 moteldu zen, eta iaz %3,2.

Ekonomia horien atzeraldiaren ondorioak globalak izango dira, eta gainontzeko herrialdeetan ere ehunka milioi pertsona kaltetuko dituela jakinarazi du NDFko buruak.

Halaber, egoera ekonomia eraldaketarako baliatzeko aukera balioetsi du, eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko jarduerei bultzada emateko.

https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko Diru Funtsa
2023-01-27 | ARGIA
Marrakexen urrian antolatuko duten kontra gailurrera deitu dituzte mundu osoko mugimendu sozialak

Urriaren 9tik 15era, Nazioarteko Diru Funtsa NDFk eta Munduko Bankuak urteroko bilkura egingo dute. Aurten Marrakexen (Maroko) izango da eta, eta epe berean, mundu osoko eragileak eta mugimenduak biltzera deitu ditu zor ez-legitimoen kontrako batzordeak,... [+]


2023-01-26 | Gedar
Nazioarteko Diru Funtsaren susmoa: deskontua amaitzean, prezioak puztu al dituzte gasolindegiek?

20 zentimoko laguntzaren deuseztapenari probetxua aterata, gasolindegiek erregaien prezioak igo dituztela uste du Nazioarteko Diru Funtsak. Laguntza bertan behera utzi zutenetik, %15 inguru garestitu dira erregaiak. Funtsak zalantzan jarri du Espainiako Gobernuaren neurriaren... [+]


Tori bat eta eman bi: horrela zukutu dugu munduaren Hegoaldea, NDF lagun

Munduaren Hegoaldeari 152 bilioi dolar ostu dizkio Iparraldeak azken sei hamarkadatan, truke-desberdintasunagatik: herrialde pobreetan prezioak eta soldatak baxuagoak direnez, desoreka dago merkataritza balantzan. Baina egoera hori nahita sortu dute Nazioarteko Diru Funtsa... [+]


Kaleratzeak merkatu, erretiro adina atzeratu... Nazioarteko Diru Funtsaren gomendioak espainiar gobernuari

Espainiako Estatuko ekonomia ez da hainbeste haziko 2022an Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, “ekoizpenak pandemia aurreko mailaren azpitik jarraitzen” duelako, bere esanetan. Lan eta pentsio erreformen negoziazio betean, soldatak ez igotzearen eta erretiroa adina... [+]


Eguneraketa berriak daude