Francoren bilobari gutuna

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berriki, Francoren bilobari gutuna antzezlana ikusi dut. Ez dakit ezaguna egingo ote zaizun. Zu ageri zara bertan, zeharka askotan, baina hor zaude, ezin duzu ihes egin. Guk ere ezin dugu ihes egin, gu geu ere bagarelako historia hori.

Hunkigarria da bertan kontatzen dena, lasai, ez dizut spoilerrik egingo. Soilik esango dizut ospitale batean gertatzen dela dena. Bertan bildutakoek iragan gordina daukate, bakoitzak berea, baina askotan besteenarekin elkarlotzen dena. Eta elkarlotura horretan, hitz gutxirekin, asko esatea lortu dute antzezleek, gaurdaino haien mamuak ekarri dizkigute, eta ez dakit aretoan zeuden besteen atzetik dauden, baina nik mamu horiek nirekin sentitzen ditut oraindik. Mamu horiek zurekin dute zerikusia, zure familiarekin, zure iraganarekin eta orainaldiarekin ere.

Horregatik idazten dizut gutun hau. Mamuak askatu behar ditugu, lur eman behar diegu, mamuekin bizi direnei bakea eman behar diegu, eta zure egitekoa horretan handia da. Ezin dizut gehiagorik esan, joan zaitez eta ea zerbait mugitzen zaizun. Emanaldiak franco.eus atarian topatuko dituzu. Eta ea zerbait mugitzen hasten garen!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.