Amerikako lehen errepide sarea

  • Cuenca Mirador proiektu arkeologikoko ikerlariek Amerikako lehen errepide sarea maiek eraiki zutela jakin berri dute. Baina lan arkeologikoak ez du oraingoan indusketarik eskatu. LIDAR izeneko gailu bat erabili dute horretarako, laserra baliatzen duen radar modukoa.

(Arg.: Publinewa Guatemala).
(Arg.: Publinewa Guatemala).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Horren bidez, Petén oihanean (Guatemala) dagoen Mirador aztarnategia arakatu dute, guztira 700 kilometro koadroko azalera. Orain arte ezagutu gabeko hainbat eraikinen arrastoak aurkitu dituzte miaketan, baina aurkikuntza nagusia 240 kilometrotik gorako errepide sarea izan da. Errepideak K.a. lehen milurtekoak dira, maien inperio aurreklasikoaren gainbehera (K.a. 150) baino lehenagokoak.


Eguneraketa berriak daude