Berrasmatzea, berrarmatzea

  • Antton Aranburu eta Bikiak eta Joseba Tapia eta Besamotzak taldeek urriaren 6an, Gasteizko Gaztetxean Muinoko Hotsak egitasmoaren barruan eskainitako emanaldia. Joseba Tapia eta Besamotzak taldearen hurrengo emanaldia azaroaren 18an izango da, Donostiako Bukowskin, Info7 irratiaren 10. urteurreneko festan.

dospordos

Joseba Tapia izango da gure panoramako musikaririk emankor eta aldi berean kamaleonikoenetako bat. Soinujole moduan bazterrak irauli zituen 1980ko hamarkadan, eta, oraintsu arte, halaxe jardun du diskoz disko, proiektuz proiektu aurrez egindakorik egin gabe, bere bidea asmatzen eta berrasmatzen.
    Soinua utzita, gitarra lagun etorri zen Gasteizko Gaztetxera ere, Gaztetxeak berak eta Hala Bedi Irratiak elkarlanean antolatutako Muinoko Hotsak kontzertu zikloaren baitan, proiektu berria eskutan: Joseba Tapia eta Besamotzak.
    Giroa berotzeko lanak gasteiztartutako Antton Aranburu eta Bikiak taldeak hartu zituen, eta pop kutsuko kantu akustikoak eskaini zituzten, hirukotean: bateria, kontrabaxua eta gitarra. Ordubete eskaseko tartean, sorta dotorea utzi ziguten, eta beste batean entzuteko gogoa piztu, leku itxiago batean, agian.
    Tapiak eta lagunek, berriz, ez zeukaten inoren gogoa pizten ibili beharrik, zenbait soinu probetara ere azaldu baikinen oraingoan zerekin zetorren jakiteko gogoz. Rock laukote estandar bat, gitarra joleetako batek tarteka soinua hartzen duela, ez Josebak.
    Ordu eta laurden pasatxoko tartean, lasartearrak bere ibilbideari errepasoa eman zion, ia disko guztietako kantuak joz. Izan ziren Real Politik-eko Zoragarria ez al da, edo Quebec-eko Maitez, eta, nola ez, aspaldiko Besamotzarena ere. Denak, jantziz aldatuta; zenbait jatorrizkotik gertuago, beste zenbait ia ez ezagutzeko moduan. Nolabait ere, hainbeste aldiz jotako kantuak beste era batean jota ere kantu borobilak direla adieraziz.
    Bere ohiko instrumentua aparte utzi izanak harridura sortu zuen bere garaian, Tximela Kapitainari ahotsa jarri zionean, nahiz eta berak esanda, Tapia eta Leturia Band-en kantuak gitarra lagun konposatzen zituen. Gitarrarekin ari da oraingoan ere, baina jotzeko modua soinujolearena dela esango nuke; izan ere, trikitian ohi den moduan aritu zen: kantari ez zegoenean melodia gitarra elektrikoarekin eginez, gehienetan Wah Wah pedalaz lagunduta, rockero asko.
    Taldea, oro har, hasiberri xamar zegoela iruditu zitzaidan; nahiz eta taldekide guztiek nork bere kasa ordu asko emanak izan taula-gainean, Besamotz moduan emanaldi batzuk gehixeago behar dituztelakoan nago, eta ulertzekoa ere bada soinujole eta guzti lehenengoa baitzuten.
    Oraingoz kantu berririk ez du agindu Josebak, ezta disko berririk ere. Plazara atera da berriz, eta hantxe defendatuko ditu, hainbat taula, mandio eta gaztetxetan lehenago ere defendatutako kantuak. Finean, sekula jotakorik jo ez duen artista baten beste pauso bat da hau, epelera joko ez duen artista batena, eta inor epel utziko ez duen berrarmatzea. Niri gustatu zitzaidan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Rock
Mikel Kazalis (Anestesia)
"Nire burua duela 20 urte bezain indartsu ikusten dut"

'Azken heriotza' biraren eskutik, Anestesia taldeak kontzertua emanen du larunbatean Atarrabiako Totem aretoan.


Arizkun Rock. Albaro Soule eta Eider Bidegain.
"Dena eginda jaso nahi dugu eta galtzen ari da militantzia"

Nekea eta errelebo falta. Horixe argudiatuta jakinarazi zuen agurra Arizkun Rock jaialdiak martxoaren hasieran. Aurtengo edizioa izango da azkena; ekainaren 23an ospatuko da. Ganoraz despeditzeko gogoz daude. Zerbait berezia antolatzeak satisfazioa ematen du, baina nekatu ere... [+]


Agur esango du Arizkun Rock jaialdiak: aurtengoa izango da azkena

"Lan-karga arras handia da hain antolakuntza txikiarendako", jakinarazi du ohar bidez Arizkun Rock jaialdiko antolakuntzak. "Ongi hausnartuta" hartu duten erabakia da: hamar urtez halako mailako ekimena antolatzeak eragiten duen nekea dago batetik;... [+]


2022-09-23 | ARGIA
Hertzainak taldea agertokietara igoko da berriz, agur esateko

‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.


Vulk gara

Orain hiru urte eskaini zuen azkenengoz Vulk taldeak kontzertu bat Bilbon –azaroko emanaldi berezia kenduta–. Hiru urte non mundua eta berau habitatzen dugunok izugarri aldatu garen. Denbora honetan bilbotar laukoteak disko berria kaleratu du, Vulk ez da (Montgri,... [+]


Eguneraketa berriak daude