Kirol talde profesionalak beste enpresa baten moduan tratatu beharko liratekeela aipatu izan duzu, eta orain arte gizartean erabat onartuta zegoela klub horiek diru-laguntza publikoak jaso eta zorrak izatea.
Urtetan, enpresek eta kirol talde profesionalek ez dute tratu bera jaso, zentzu askotan, izan kontratazioan, zerga kontuetan… Adibide moduan: langileen zirkulazio askeari betoa jartzen zitzaion, Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiak 1995ean Bosman Legea onartu zuen arte [ikusi koadroa]. Bestetik, aipatu behar da Gizarte Segurantzarekin edo Ogasunarekin pilatutako zorrak barkatu izana, edota klub eta jokalariek jasotzen duten tratu berezia.
Enpresa handiek kirolarekin bat egitea ohikoa da: Kutxabank Athletic eta Realaren babeslea da, 2016ra arte Euskadiko Kutxa izan da Baskoniarena... Zer iritzi duzu horren inguruan?
Enpresa handiek erantzukizun soziala dute, bide desberdinetatik gauza daitekeena. Horietako bat baldin bada kirola babestea, ongi iruditzen zait. Baina zalantzak ditut hartzailea kirol profesionala izan beharko ote litzatekeen, beste parametro batzuen arabera funtzionatu beharko lukeelako. Kirol profesionala babesteagatik enpresa pribatuek ez lukete pribilegio fiskalik izan behar [49/2002 Legeak arautzen dituen zerga-onurez ari da].
Esan ohi da kirol talde batzuek gizarteari ekarpen sozio-ekonomiko handia egiten diotela, eta laguntza publikoak jasotzea justifikatzen duela horrek.
Nire ustez soilik ekitaldi handiek eta kirol batzuetako zenbait txapelketak dute inpaktu sozio-ekonomikoa. Eta ekitaldi horiek gai dira euren kabuz mantentzeko, ez dute laguntza publikorik behar. Babes instituzionala jasotzea zuzen ikusten dut, baina termino ekonomikoetan egitea ez.
Zentzu horretan, futbola beti irabazle. Gurpil baten modukoa da: diru mugimendua nork sortu, instituzioek hura lagundu, horrek diru-mugimendu handiagoa ekarri, gehiago lagundu...
Argi dago futbola dela inpaktu sozio-ekonomiko handiena duen kirola, baina hain justu horregatik, bere kabuz mantendu beharko litzateke. Ez du laguntzarik behar, autofinantzatu ahal izateko nahikoa diru-sarrera sortzen du.
Uste dut administrazioak eliteko kirola lagundu beharko lukeela, baina profesionala ez, enpresa bati zor zaiolako.
San Mames, Anoeta… diru-laguntzen auziak zalaparta eragin du azkenaldian, krisia lehertu zenetik bereziki.
Kirol taldeak gainerako enpresak bezala tratatu beharko lirateke, aurrez esan dudan moduan. San Mames eta Anoetaren kasuak ez dira berdinak. Aurrenekoak jabego pribatua du eta klubak hartu beharko luke bere gain obren kostua, beste edozein fabrikak bere instalazioak berritu eta handitzean egin ohi duen bezala. Anoetaren jabea ordea Donostiako Udala da; botere publikoari dagokio ikertzea espazio hura eraldatzea behar ote den, komunitateak erabili beharko lukeela kontuan izanik betiere.
Ia dena balio ekonomikoetan neurtzen den garaiotan, zein beste faktore hartu beharko litzateke kontuan?
Bizitzako gainerako esparruetan bezala, musikan edota artean adibidez, gai ekonomikoaz gain beste balore batzuk hartu behar dira aintzat. Ezer baldin badakigu, ariketa fisikoak osasunean onura handiak dakartzala da, kirola bere horretan baino harago doazenak.
Unibertsitateak zein paper jokatzen du honetan guztian?
Gizarteko beste edozein sektorek bezala, unibertsitateak eztabaidatu egin behar du hausnarketa sakona behar duten gaien inguruan, eta kirola horietako bat da.
Jean Marc Bosman futbolari belgikarraren auziak kirolarien zirkulazio askea ekarri zuen: 1995ean Europar Batasuneko (EB) jokalariek “atzerritar” izateari laga eta “komunitario” izaera hartu zuten, eta “libre” geratuko ziren futbolariengatik taldeek ez zuten kalte-ordainik gehiago jasoko. Epaiak klub aberatsenei egin die urteotan mesederik handiena, munduko jokalaririk onenak fitxatu ahal izan dituztelako, naziotasuna edozein izanik ere. Auziak futbolaren eta oro har kirolaren mundua irauli zuen. Ziurrenik, orduan hasi zen futbola gaur egun nagusi den negozio izaera sarri kritikatua bereganatzen, Madril, Bartzelona, Juventus, Milan, Bayern, Manchester, Arsenal eta Chelsea bezalako erraldoien jardunak hauspotuta. Liga handienetako talde apalagoek koska bat behera egin zuten, eta Europako liga ez hain indartsuetako edota Amerikako klubek ikusi dute euren jokalari onenak talde handi horiek fitxatzen dituztela.
Eta Bosman aipatuta, ezin Beckham Legea ahaztu. PSOEren Gobernuak onartu zuen 2005ean, 687/2005 Errege Dekretua izenpean. Espainiako Estatuko enpresa handiek baliatu ahal zituzten pribilegio fiskalak eskaintzen zituen arau horrek: prestakuntza maila altuko langile atzerritarrei zerga baxuagoak ezarri zitzaizkien, zientziaren edota ingeniaritzaren sektoreko profesional kualifikatuak erakartzea xede. Futbol taldeak ohartu ziren izar handiak fitxatzeko egundoko abagunea eskaintzen zuela, eta halaxe hasi ziren, klub aberatsenak bereziki. Lege honetara atxiki zen lehendabizikoa David Beckham izan zen, hortik izena. Jokalari britainiarrak eta gainerako galaktikoek, ikaragarrizko soldata zeukaten horiek, 1.000 euro kobratuko balute bezala ordaintzen zioten Ogasunari. Legea 2010ean indargabetu zuten.
1917tik 1980ra erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan. “Chiquita de Anoeta”, “Arane”, “Emili”, Albisu, “Amparito”, “Chiquita de Aizarna”, “Asteasu”... Hamaika pilotari... [+]
Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]
Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]
Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]
2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.
Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]
Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]
Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]