Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

  • Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025eko uztailaren 11n - 11:05
Futbol zelaia Araban. Euskadi.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arabako Foru Aldundiak adin txikikoen kirol partidetan dagoen biolentziari aurre egiteko araudi berri bat ezartzen ari da. Gasteizko futbol partida horretan gertatutakoa arau hauste "oso larria" dela adierazi dute eta horren ondorioz, guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake, eta kirol instalazioetan sartzeko aldi baterako debekua izango luke,  Diario Vascok zabaldu duenez. 10.001 eta 100.000 euro arteko isunak ezartzeko aukera ematen du araudi berriak.

Arabako Aldundiak kudeatzen duen bigarren kasua da hori, lehenengoa maiatzean izan zen. Horretan, 5.000 euroko isuna jaso dezake urratzaileak. Ana del Val Arabako Aldundiko Kirol eta Kulturaren diputatuaren arabera "zorrotzak" ari dira izaten: "Ez ditugu onartuko haurrei zuzenean eragiten dieten gertakaririk, edozein kirol-jarduera indarkeriarik gabeko giroan egiteko aukera izan behar dute". Iazko udatik hona kirol epaileek irainen aurrean partidak bertan behera uzteko edo pertsonak kanporatzeko aukera daukate.


Irakurri gehiago: Kirola
Kirola kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Berriketa gutxi
Inauteriak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...