Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf League erakundeari. Surflari israeldarrak kaleratu beharrean, txapelketa bertan behera uztea erabaki dute.
Azken asteetan sortutako harrabotsaren ostean, Waxdayz jaialdiaren barruan Donostiako Zurriola hondartzan asteburuan egitekoa zen Junior Pro mailako nazioarteko surf txapelketa bertan behera utzi dute. Horren arrazoia, honako hau: hamabost urte inguruko lau surflari israeldar lehiatzekoak ziren txapelketan, eta horrek hainbat eragileren protestak eragin ditu, baita Groseko Surf Indarrak jaialdian ez parte hartzea erabakitzea ere.
"Palestinako herria jasaten ari den genozidioa onartezina eta jasanezina egiten zaigu eta gure esku dagoen gutxia egin nahi dugu egoera salatzeko. Ez dugu begi onez ikusten israeldarrek normaltasun osoz parte hartzea gure hondartzan ospatuko den txapelketa batean. Txapelketatik aparte geratzea nahi dugu, palestinar herriarekiko elkartasun keinu moduan", adierazi du Groseko Surf Indarrak asteazken goizean kaleratutako ohar batean.
Jaialdiak jakinarazi du antolatzaileek WSLri exijitu diotela israeldar surflariek ez dezatela parte hartu txapelketan, baina azken horrek erantzun du lehiaketa bertan behera utzi duela, antolatzaileek proposatutako eskaerei "ezin dielako erantzun". Halere, antolatzaileek adierazi dute asteburuan egitekoa den jaialdiko beste ekitaldiekin aurrera jarraituko dutela: "Waxdayz jaialdia oraindik martxan da, eta espero dugu zuek guztiok Saguesen ikustea" eta beste ekitaldietan parte hartu behar duten gainerako kirolariek "asteburu ona izan eta surf kulturaz gozatu ahal izan dezaten".
Eragileen salaketak eta deialdiak
Surflari israeldarren parte hartzeak hainbat eragileren protestak ekarri ditu azken egunetan. Esaterako, Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ taldeak mobilizazioa antolatu dute ostiral arratsalderako, Saguesen. Salatu dute eliteko kirolari israeldarrak "eroso" darabiltzatela munduan barrena, "ezer gertatu ez balitz bezala": "Bitartean, palestinarrek ezin dute lehiaketa internazionaletan parte hartu eta telebistaz emandako garbiketa etniko baten helburu dira".
Gainera, BDZ "Israeli boikota egiteko helburua duen taldea" izanik, beste hainbat kirol edo esparrutan antolakunde sionistaren aurka eginiko beste hainbat ekintza ere aipatu dituzte: esaterako, Palestinarekin Elkartasunarekin batera egin zen Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldearen aurkakoa. Boikot honen xedea "Israelek bere burua betikotzeko erabiltzen dituen egituren normalizazioa" ekiditea da, BDZren arabera.
The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]
Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.
Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]
"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.
"Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan,... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez... [+]
Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]
Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]