Argia Eguna pelikularen aurreko urteak

  • Hollywooden pare jarriko gara gaur. Orain modan daude arrakasta izan duten pelikulen aurreko atalak; seguru zuk ere ezagutzen duzula baten bat, irakurle: Eraztunen Jauna trilogia osoa pantailan ikusi ondoren kaleratu zuten Hobbit, edo dagoeneko iragarri duten Izarretako Gerra pelikula-sailaren aurreko partea. Bada gaurko ARGIAk ere badu bere aurreko partea, eta Kristo Ondorengo III. Argia Eguna oraintxe ospatu dugula aprobetxatuta, Kristo Aurreko urte haiek errepasatuko ditugu.

1980an Donostiako Balda pilotalekuan euskal sukaldari ezagunenek ARGIAren alde emandako 1.000 bazkarien irudia.
1980an Donostiako Balda pilotalekuan euskal sukaldari ezagunenek ARGIAren alde emandako 1.000 bazkarien irudia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1977ra egingo dugu salto. Frankismo ostean, ia erabat gazteleraz aritzen ziren aldizkari eta egunkari abertzaleen sorrerak euskarazko aldizkariak kolpatu zituen, eta tartean zen orduko Zeruko Argia ere, Anaitasunarekin, Herriarekin edo Jakinekin batera. Orduko borroka euskarazko prentsa bultzatzea zen, eta bide horretatik sortu zen 1980an Prentsa euskaraz! kanpaina, aipatutako aldizkari horiek egina. Baina borroka kolektibo horrez gain, bakoitzak ere bazuen berearekin nahiko lan. Anaitasuna, esaterako, estuasun ekonomikoa medio 1983an desagertu zen. Eta garai hartantxe langileen esku geratu eta ARGIA bilakatua zenak lana gogotik egin beharko zuen aurrera ateratzeko.

1.000 bazkari

ARGIA proiektua herritarrengana gerturatu eta ezagutzera ematearen ideia ez da atzo asmatutakoa, eta orain egiten diren Argia Egunen helburu bera zuten 1980ko hamarkadako kanpainek. Hortik doa 1.000 bazkarirena ere. Euskal gastronomia berrian murgilduta zebiltzan Arzak edo Argiñano bezalako sukaldariek prestatutako 1.000 bazkari eman zituzten 1981ean Donostiako Balda pilotalekuan, ordurako aldizkariaren erreleboa hartua zuten Joxemi Zumalabek, Elixabete Garmendiak, Joxe Mari Ostolazak, Josu Landak eta konpainiak bultzatuta.

Eta ziurrenik egun haren balorazio ezberdinak egongo diren arren, proiektua kalera ateratzeko balio izan zuen; eta horrek hauspotuta akaso, 1982an ospatu zen lehen aldiz Argia Eguna. Ez zen gaur bezala herri batean zentratzen, baizik eta mahaiak jarri ziren Euskal Herriko hainbat puntutan, ARGIA zabaldu eta harpidetzak lortzeko. Hamar urtez ospatu zen Argia Eguna, eta 300 mahaitik gora jartzera iritsi ziren 1987an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023-03-20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022-12-06
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022-10-10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude