Umorez bizi!


2016ko urriaren 09an

Harrizkoak bagina bezala gabiltza bizitzan, keinu sinpatikorik gabe, goxotasuna adieraztea eta ahulezia erakustea gauza bera direlakoan. Trenak bagina bezala, beti muturje berarekin!

Adibidez, horretarako apropos jarritako ekinaldietan barre egitea ongi ikusita dago. Baita kamera ezkutua jarri eta jendearen hanka sartzeekin nahiz jende horri berari barre egitea ere. Eta kontuz serio jarraitu, programaren batek barreak txertaturik dituen unean!

Nik uste, ohiturazko jardun edo bizio nahiz entrenamendu beharko genukeela, umore bilatzailearena. Zenbat hitzaldi, klase, mitin, aurkezpen irentsi behar izaten dugun umore tanta bat bera ere gabekoak, hotzak, negukoak! Hara, gure herriko apaiz bati Negus deitzen genion, ez dakit beltzagatik hala neguak lan gehiago ematen ziolako.

Kontua da ideiak modu erakargarrian transmititzeko premia barneratzea. Behin, emakume bat nor zen galdezka ari zen Lazkao Txiki eta batek azaldu zion “hori, beltzezko hori? Viuda da, halako ta halakotakoa…” eta Lazkao Txikik: “Viuda e, bi uda, negu bat baino hobe! Hik ez al dakik alarguna esaten?”. Hori bai elegantzia eta elejantzia!

Duela hiru urte Angel López mexikar inprobisatzaileari, aurrez jakinarazi gabe, bere bertso-ibilbideari buruzko hitzaldi bat eskatu zioten.Honela, taldekideek saioetara joateko, bi eguneko bidaiak oihanean oinez egiten zituztela esan zigun. Behin, saio batetik bueltan, mendiko etxola batean otordua egin omen zuten eta ordaintzeko garaian, ezetz, egina zegoela, etxekoandreak. Orduan, esker onezko bertso batzuk kantatu zizkioten, baita emakumezkoa hunkituta negarrez hasi ere. Angelek jakin nahi izan zuen ea zerk hunkitu zuen hainbeste eta emakumezkoak: “Azokara bidean, zama garraioan lan guztietan lagun nuen astoa, urrea baino finagoa, joan zen hilean akabatu zitzaidan eta zure kanta-erak, haren irrintzia gogorarazi dit!”. A zer lezioa eman zigun bat-batean. Bere buruari horrela barre egiten dakiena bada nor!

Umorea erabiltzeko joera bagenu, maitatuago ginateke, baita Osakidetzak ere, kuttunago gintuzke edo behar gintuzke; gaixo hobeak izango ginateke, txakalaldi gutxiago izango genuke, eta gainera, hobeto eramango genuke bizitza gaitza.

Lehengo batean, gure eskolan jarri duten komun berrian sartu ginen parkinsona eta biok, argia pizteko mugimendua antzematen duen foto-zelula horietakoa daukan komunean. Sartu ginenean piztu zen eta irten arte ez zen itzali. Barrez aritu nintzen abantailaz konturatzean; sano daudenak argia itzalitako bakoitzean, ilunpetan, esku edo besoekin imintzio xelebreak egiten irudikatuz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko urriaren 09a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude