Euskal Herria ingelesez, etxetik nazioarteari kontatuta

Ez beldurtu, kurtso berriarekin ez dugu astekaria bi hizkuntzatan irakurtzen hasi beharko. Hilabete batzuk badira lehen artikulu, albiste eta erreportaje bakanak ingelesera itzultzen hasi zirela. Markak hautsi zituen Korrikari buruzko erreportajeak, auzolanean 40 hizkuntzatara itzulita. Helburua garbia da, nazioarteari Euskal Herritik kontatzea gurean gertatzen direnak. Ezaguna baitzaigu hemengoari buruz kanpotik idaztea, informazio osorik gabe eta askotan interesak tarteko.

Orain arte egindako itzulpenak sarean zabaldu dira, eta ARGIAk Creative Commons lizentzia librearekin funtzionatzen duenez, nazioarteko hainbat hedabiderekin harremana du eta haiek ere zabaldu dituzte testu horiek.

Ingelesera itzulitako lehenengo artikulu horiek izandako harrera eta arrakasta ikusita, maiztasun jakin batekin itzulpenak argitaratzen hasi da ARGIA Aritz Branton 11itzulpen enpresako kidearen laguntzarekin: Brantonek bi erreportaje itzuliko ditu ingelesera hilabetean, eta sarean zabalduko dira. Itzultzaileak antzeko lanen bat egina du, baina gustura hartu du ARGIAko artikuluak lantzeko erronka. Testu hauek aztertu eta lantzeko aukera zabala emango diotela esan digu, eta lan “interesgarria” izango dela pertsonalki ere.

Estreinako itzulpena egin du dagoeneko, Katalina Erausoren pastoralari buruzko erreportajea. Hemendik aurrerakoak zein diren ezagutzeko sarean jarraitu beharko dituzu, irakurle: www.argia.eus/english helbidean dituzu artikulu eta bideo denak. Eta @ArgiaEnglish kontua jarrai dezakezu Twitterren eta Facebooken.

Imajinatzen al duzu Euskal Herriaz idazteko Euskal Herriko iturriak erabiltzen dituen nazioartea? Gurea guk azaldua? Pauso bat da ARGIAk emandakoa, eta ederra izango litzateke indar guztiak norabide horretan joatea “Basque Country” guk eraikitzeko. Bitartean, ARGIAk txikitik eragiten jarraituko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023-10-25 | ARGIA
Pello Zubiriaren ‘Planeta Prekarioan’ liburua argitaratu du ARGIAk, XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak

Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]


2022-12-06 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]


2022-11-25 | Estitxu Eizagirre
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]


2022-11-04 | Garazi Zabaleta
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude