Aizpelarretan

Haritz motzak Olabezarren, Aiarako haranean (Araba).
Haritz motzak Olabezarren, Aiarako haranean (Araba).Argazkia: NATURALAYA

Zuhaitz handiak bakanak dira gure inguruan. Beldur ikaragarria sortzen digute eta izu horrek zuhaitzak lepatzera garamatza. Gainera etorriko zizkigula uste dugu, beren bizitzaren helburua gu akabatzea balitz bezala. Beste zeregin hoberik ez dutelakoan. Koitaduok!

Landare guztiek bizi ahal izateko hazi egin behar dute. Ez dira animaliok bezalakoak. Haiek etengabe hazi, handitu, luzatu egin behar dute. Urtero soineko berri bat eraikitzen dute lehengoaren gainean. Zuhaitzen enborra ebakitzen dugunean horiexek azaltzen dira. Soineko berri bat egiten ez duen urtean zuhaitza hil egingo da. Guk, inausi, lepatu, kimatu eta abar eginez soinekoa urratu eta gaitzak eta izurriteak muineraino sartzeko atea parez pare irekitzen diegu. Guraizearekin eta zerrotearekin, motozerrarekin ez esateagatik, alde batetik umetu egiten dugu, eta beste aldetik hiltzea erraztu.

Beldurraren harrotasun arrak eragindako zuhaitz mozketak kriminalak dira. Helburua, aitzakia, zuhaitzaren ingurua seguruagoa bihurtzea izan ohi da, baina hain zuzen alderantzizkoa lortzen dute: zuhaitzak zauri gehiago izanik, hezetasuna barra-barra sartuko zaio zuraren mamira eta pixkanaka iruditu eta usteldu egingo da. Zuhaitzari eusten dion egitura gero eta ahulagoa izango da eta, horra, zuhaitza zure buru gainera erortzeko arriskua biderkatua.

Zuhaitzak mozteko arrazoi bakarrak kulturalak behar dute izan. Bertakoen bizimoduari lotutakoak alegia. Bizitzeko letxugari (Lactuca sativa) edo untxiari lepoa mozten diegun bezala, bizimodu iraunkorrak eskatzen eta bermatzen duen ekintza kulturala izan behar du. Ehunka urtean gure mendietako basoak landu ditugun eran. Baso motzak, adibidez. Larrea, energia, zurajeetarako gaia, azpietarako inaurkina, ongarria eta abar eskuratzeko basoaren ustiaketa iraunkorra antolatu eta burutu izan da. Lan horren azken hondarra dira gure baso horietako zuhaitz motzak, gure aurrekoen lanaren arrasto izugarriak. Bilatzea, topatzea, ezagutzea, agurtzea, gurtzea eta zaintzea merezi duten zuhaitz puska beldurgarriak. Sekulako monumentuak. Adibidez, Gipuzkoako pago motz (Fagus sylvatica) handiena Pagoetako Parke naturalean bizi da, Aiako Altzola bailarako Aizpelarreta basoan. 2016ko uztailaren lehenean neurtu zioten gerria: 6,2 metro. Urtero hiru zentimetro hazten omen da. Bisita bat merezi du, ezta?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso landatuak
Basotik: makroproiektu berria Gipuzkoan, berdez mozorrotua

Basotik fundazioa aurkeztu du duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde horretako baso pribatuen kudeaketa “aurreratua” egiteko asmoarekin. Baina Gipuzkoako lurrak industria-forestalistaren kolonia edo fabrika handi bihurtu nahi badira, horrek izen bat dauka:... [+]


2021-11-12 | Garazi Zabaleta
SUGARAI
Oihanak modu jasangarrian ustiatuz egurra ateratzeko proiektua

Negu giroaren iritsierarekin, etxe askotan sutondoak piztuta daude dagoeneko. Baina, ba al dakigu sua elikatzeko egurra nondik eta nola ateratakoa den? Nafarroa Behereko Hergarai ibarrean badute basoak modu iraunkorrean ustiatuz egurra ateratzeko kooperatiba bat: Sugarai... [+]


2021-06-03 | Garazi Zabaleta
Baso Biziak
Bertako baso jasangarrien alde sinadura bilketa abian

Egungo basogintza ereduarekin eta kudeaketarekin kezkatuta, hainbat talde sortu dira azken urteotan Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Pasa den martxoan, talde horietako hamaikak batzea eta plataforma batean antolatzea erabaki dute. “Pinuaren gaixotasuna dela-eta, eukaliptoa... [+]


Klimaren alde zuhaitzak landatu behar dira... baina Sitkako pinu hutsezko baso berriek ito dezakete Irlandako landa eremua

Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako "karbono neutral" izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako... [+]


Eguneraketa berriak daude