“Irakasleak beti izan dira indar sozial garrantzitsua Mexikon”

  • Ayotzinapako landa-eskolako 43 ikasle desagertu ziren 2014an, poliziarekin izandako liskar bortitzen ostean. Kapitulu berri bat bizi dute orain Mexikon: hezkuntza publikoaren alde Oaxaca eta Chiapasen egindako mobilizazioei, odolarekin erantzun die Gobernuak. 12 hildako guztira. Sulem Estrada Mexiko DF-ko irakasle, sindikalista eta militantearengana jo dugu.

Sulem Estrada: “Mexikoko Gobernuak eskuak garbitu ditu, poliziaren eta herritarren arteko istiluak izan zirela eta manifestariek ere armak zituztela argudiatuz. Gezurra da erabat, eta ez da lehen aldia Estatuko indar polizialek haien bortxa guztiarekin he
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Koka gaitzazu testuinguruan. Zer gertatzen ari da Mexikon?

Mobilizazioak sortu direla, ez bakarrik irakasleen aldetik, guraso eta herri osoak babestuta, hezkuntza pribatizatu eta irakasleen eskubideak urratu nahi dituen erreformagatik. Estatuak gogor erreprimitu ditu manifestazioak; atxilotuak egon dira, baita 12 hildako ere.

Irakasleak beti izan dira indar sozial garrantzitsua herrialde honetan. Mugimendu ugariren protagonista izan dira, Mexikoko Iraultzarena barne, mediku eta abokatuekin batera. Hezkuntza erreformak egiturazko beste hainbat aldaketarekin egiten du bat. Osasun eta lan arloetan, energia sektorean (Pemex-en pribatizazioa lekuko)… ere ari dira muturra sartzen, eta horregatik irakasleak ez dira borrokan ari diren bakarrak. Azken erreforma neoliberal honen kontrakoak dira mobilizazioak.

Aurrekariak izan ditugu. 2013an irakasleek kanpaldi erraldoia antolatu zuten Mexiko Hiri erdiko plaza batean, eta Gobernuak bortizki hustu zuen plaza. Ondoren, Ayotzinapako 43 “normalisten” desagertzea izan genuen. Eskola “normalak” irakasle ikasketak egiteko eskolak dira eta landa eremukoetan formatzen dira gero Mexikoko leku txiroenetara joango diren irakasleak. Horren guztiaren aurretik, ikasle eta gazte mugimendu garrantzitsu baten sorrera izan genuen hiriburuan: Yo soy 132 mugimendua, mende oso batez Mexiko gobernatu duen PRI alderdi autoritarioaren kontra.

Bada ezberdintasunik hiri eta landa eremuetako mobilizazioen artean?

Landa eta hiriaren arteko banaketa argia da Mexikon. Hegoaldeko estatuetan lehen sektorea da nagusi, eta iparraldean industria. Chiapas, Guerrero, Michoacán eta Oaxaca dira estatu txiroenak, eta nortasun indigena, jatorrizko kulturaren presentzia, askoz handiagoa da horietan. Hegoaldean, komunitateak pisu handiagoa du, elkarrekin aritzeko joera dute.

Azken hildakoen aurrean, zer dio Gobernuak?

Mexikoko Gobernuak eskuak garbitu ditu, poliziaren eta herritarren arteko istiluak izan zirela eta manifestariek ere armak zituztela argudiatuz. Gobernuak dio poliziak erasoen aurrean erantzun besterik ez zuela egin. Eta gaineratu du hildakoak ez direla irakasleak, honek guztiak ez duela hezkuntza erreformarekin zerikusirik. Jakina, gezurra da erabat, eta ez da lehen aldia Estatuko indar polizialek haien bortxa guztiarekin herriaren kontra egiten dutena. Giza eskubideen urraketak sarri salatu dira, maila nazional eta internazionalean.

“Hezkuntza erreforma pribatizatzaileak egiturazko beste hainbat aldaketarekin egiten du bat. Osasun eta lan arloetan, energia sektorean… ere ari dira muturra sartzen”

Eta orain arte atxilotutakoen egoera zein da?

Hamarnaka preso egon dira, atxilotzen dituzte eta ondoren azkar uzten dituzte libre, baina azpimarratzekoa da mugimendu sindikaleko buruzagiak atxilotu dituztela. Borrokatzen saiatzen den oro erreprimitu, kartzelaratu edo hil egiten dute; ikaragarria da.

Zer paper ari dira jokatzen ikasleak?

Gazte mugimendua, batez ere unibertsitateetan kontzentratzen dena, oso mugimendu aktiboa da. Aipatu dudan moduan, Yo soy 132 mugimendua ikasle eta gazteek gidaturikoa izan zen, eta Ayotzinapako 43 ikasleena pasa zenean ere, milaka gazte atera ziren karrikara, 43ak bizirik agertu zitezen, bai eta Gobernuaren kontrako aldarriak oihukatzera ere. Duela gutxi, UNAM unibertsitate publikoan, Estatuko campus handiena den horretan, asanblada erraldoia antolatu zuten, irakasleen mugimendua nola lagundu erabakitzeko.

Eta gurasoek zein jarrera dute?

Gurasoak ere guztiz inplikatu dira irakasleen borrokarekin, ulertzen dutelako irakasleen lan baldintzez gain, hezkuntza publikoaren aldeko borroka dela. Michoacánen bertan, 12-15 urte arteko ikasleak atera dira manifestatzen, guraso eta irakasleekin batera.

Hedabideen aldetik, zein da mezu nagusia?

Irakasleen satanizazio izugarria dago hedabideetan. Irratian, telebistan... Leku denetan etengabeko desprestigioa baino ez da ikusten. Irakasleak bandaloak eta gaizkileak direla diote, arazoak baino sortzen ez dituzten alfer taldea direla.

Nola ikusten duzu pribatizazioen kontrako borroka honen etorkizuna?

Hau guztia aurrera eramateko ezinbestekoa izango da nazio mailan arlo guztiak bateratuko dituen estrategia edo egitura bat osatzea, herriaren exijentzia guztiak behar bezala betetzea nahi badugu. Gauza da, orain Gobernuak eztabaida desbideratu nahi duela elkarrizketa-mahai baten bidez, irakasleak engainatzeko asmoz, gatazka luzatu eta mugimendua desgastatzeko. Irakasleek 20 egun baino gehiago daramatzate greban eta mobilizazio oso indartsuak antolatuz, gatazka oso gogorrak bizi dituzte egunero. Gobernuak, eztabaidarako mahai horren bidez, altxamendu hau isilarazi besterik ez du nahi. Eta guk uste dugu borroka indartzea dela bidea, beste arlo eta sektoreekin koordinatuz.

Mexiko gerran dagoela esango zenuke?

Estatuaren militarizazioa, batez ere Felipe Calderónen Gobernu garaian eman zena [2006-2012], itxuraz narkoaren kontra antolatu zen, baina errealitatean borrokatzen ari den herri xehea ari dira hiltzen. Militanteak, emakumeak, kazetariak... dira ustezko narkoaren kontrako gerra horretan gehien erasotzen ari direnak. Gobernuak bortizkeriaren naturalizazioa eta normalizazioa bilatzen du, eta ondorioz hemen ez da hainbeste ikusten gerra moduan, baina ezin da ukatu oso bortitza izaten ari denik. Hamarnaka kazetari dira dagoeneko Gobernuaren ustelkeria salatzeagatik erail dituztenak.

Michoacángo autodefentsa taldeak ezagunak egin dira azken urteetan. Narkoaren eta Gobernuaren bortizkeria sistematikoaren aurrean, zein puntutan dago autodefentsa armatua Mexikon?

Hainbat lekutan, herriak armak ditu eta taldetan antolatu dira haien autodefentsarako, baina Estatuak gogor erasotzen ditu. Esate baterako, autodefentsa taldeetako bi zuzendari nagusi atxilotu ditu, Miguelez, preso jarraitzen duena, eta Nestora Salgado, duela gutxi libre utzi dutena, bere askatasunaren aldeko kanpainaren ondorioz. Aldi berean, narkotik eratorritako egoera ere oso bortitza da eta ez gaude ziur autodefentsa taldeez gain bestelako talde armaturik dagoenik, baina oso posible da egotea.

Gaineratu nahiko zenukeenik?

Nazioartetik elkartasun handia dugu eta sumatzen dugu kezka zabala dagoela, herrialdean gertatzen ari denaren inguruan. Bideoak, argazkiak… jaso ditugu leku askotatik, eta Argentinan edo Madrilen egindako mobilizazioen berri izan dugu. Era berean, ikusten dugu ez garela mugitzen ari den herri bakarra, Frantzian ere altxamendu handiak izaten ari dira eta mobilizazio horiekin guztiekin bat egin nahi dugu, ulertzen dugulako bizi ditugun erasoak ez direla guri bakarrik egindakoak, mexikar moduan, baizik eta nazioartean ematen ari diren erasoak. Azken finean, hezkuntza erreforma hau adibidez ez dira soilik hemen aplikatzen ari, Txilen, Argentinan eta beste hainbat herrialdetan ere gauza bera egiten ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


2025-10-03 | Gedar
Milaka ikaslek egin dute greba, Israelgo Estatuaren eta bere konplizeen aurka

"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.


2025-10-02 | Gedar
Urriaren 2ko ikasle-greba: gaurko mobilizazio deialdiak

Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".


Innovamat, batzuek maitatzen eta besteek mesfidati begiratzen duten matematika metodologia

Batzuentzat, erakargarria, motibagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa; besteentzat, nahasgarria, konplexua, zentzu pedagogiko argirik gabeko jolasa. Matematika ikasteko Euskal Herriko gero eta ikastetxe gehiagotan sartzen ari den Innovamat metodologiak iritzi kontrajarriak,... [+]


Ez, 3 urteko ikasgela guztietan ez dute egokitzapena egin

Oso orokortuta dagoen praktika apurtu duten kasu bakan batzuen berri izan du ARGIAk: 3 urteko ikasgeletako irakasleek eurek erabakita, aurten ez dute egokitzapenik egin gela horietan. Non da egokitzapena borondatezkoa, zer dio legeak eta zer adituek? "Beti eman behar da... [+]


3 urteko 24 haur tutore bakarrekin, Irurtzungo eskolako errealitatea

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]


Salatu dute ia bi ordu behar dituztela egunero Aiaraldeko EHUko ikasleek Leioako Kanpusera heltzeko

Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Eskola kirola
Ziaboga, korronte nagusiak eraman ez dezan

Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]


Haur eta gazteekin genozidioa lantzea, ikastetxe gero eta gehiagoren hautua

Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]


2025-09-23 | Gedar
Ikasle-greba urriaren 2an, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko"

IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna. 


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude