Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz, bere joko-eremua mugatua du, eta kartak markatuta daudela uste dugu.
Hasteko, mahaiaren osaera desorekatua da, itunpeko irakaskuntzako patronal guztien presentziarekin eta irakaskuntza publikoko gutxieneko ordezkaritza batekin; gainera, irakaskuntza publikoko gehiengo sindikala osatzen duten bi sindikatuk parte ez hartzea erabaki dute. Hezkuntza Legea sortzeko prozesuan bezala, partaidetza partziala osatu da, prozesuaren bukaeran, "akordio historiko" berri baten aurrean gaudela esateko, baina akordio hori aurretik diseinatuta dago, eta ez dago benetako adostasun sozialik.
Txostenaren hasieran dagoen diagnostikoan aipatzen da bi hezkuntza-sare egotea (publikoa eta pribatu itundua) eskola-segregazioaren bost arrazoien artean dagoela. Gure ustez, irakaskuntza pribatu-itunduaren existentzia bera da ikasleen banaketa desorekatua sustatzen duena, eskola-eskaintza banatzen duelako ikasleak hautatzeko praktikarekin. Azterketa eta datu guztiek eskola-segregazioa itunpeko irakaskuntzaren presentzia handiagoarekin edo txikiagoarekin lotzen dutenean, faktore hau beste atal bat bezala aipatzeak, eta ez segregazioaren iturri nagusi bezala, diagnostikoa partzial eta osatugabe bihurtzen du. Arrazoien artean sistemaren dualtasun publiko-pribatua onartzen da, baina gero ez da kontuan hartzen neurri zuzentzaileak proposatzerakoan.
'Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai' berriaren osaketa desorekatua da, aurkeztutako diagnostikoa okerra, datuak triunfalistak, eta proposatzen diren neurriak asistentzialistak
Txostenaren erdiak baino gehiagok berretsi egiten ditu sailak segregazioaren aurka orain arte hartutako neurriak: indizeak sortzea, eskola-mapa, matrikulazio-prozesua... baina hauen emaitzak hutsalak izan dira. Zertarako balio izan dute "2019-2022 eskola inklusiboa garatzeko esparru-planak" edo hiru urte hauetan ikasle zaurgarrien "banaketa" lotsagarriak? "Disimilitude-indizea" (birbanatu beharko litzatekeen ikasleen ehunekoa), 0,47tik 0,42ra pasatzeko: hau da, oraindik ikasleen %42a (ia erdia!) birkokatu beharko litzateke, segregazio ezaren egoerara iristeko. Txostenaren egileei datu positiboa iruditzen zaie. Ez gatoz bat bere balorazioarekin. Ez dugu ulertzen, ikastetxe guztien artean ikasleen eskolatze orekatua lortzeko, neurriak sektorerik ahulenean jartzea, ikastetxea aukeratzeko aukera ukatuz (beraiei bakarrik), eta plaza publiko bat bermatu beharrean, ikastetxe pribatuetara bidaliz, batzuetan gure hizkuntzaren ezagutza bermatzen ez zaielarik.
Txostenak proposatzen dituen "Ikasleen segregazioari erantzuteko erronkak eta proposamenak" kontinuistatzat eta konpentsaziozkotzat baino ezin ditugu jo: ikasle zaurgarrien banaketari eustea, ikastetxe espezifikoetarako laguntzak, familiekiko esku-hartzeak, irakasleen prestakuntza, eskola-arrakasta sustatzea, bekak... Lehendik dauden neurrien bilduma bat da, baita tokiz kanpoko behaketa psikopedagogiko batzuk ere. Ezinezkoa da emaitzak lortzea segregazioaren sintomen aurka bakarrik jarduten bada eta horren kausari heltzen ez bazaio. Eskola-segregazioa arazo estrukturala da, eta sistema osoari eragiten dioten neurri estrukturalak behar dira, egiturazkoak, euskal hezkuntza-sistemaren bikoiztasun publiko-pribatua baita segregazioaren ardatz nagusia.
Bestalde, txosten osoan ez dago euskarak, integrazio-faktore gisa, eskola inklusibo berri horretan izan beharko lukeen zereginari buruzko aipamenik. Gero eta eleaniztunagoa den gure errealitatean, gure ustez, elkarbizitzarako zubia eta komunikazio tresna nagusia izan beharko luke euskarak.
Laburbilduz, "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berriaren osaketa desorekatua da, aurkeztutako diagnostikoa okerra, datuak triunfalistak, eta proposatzen diren neurriak asistentzialistak. Gure ustez, parte-hartze sozialaren ariketa berri bat izango da, eta gomendio orokorren zerrenda batekin amaituko da. Gomendio horiek ez dituzte zalantzan jarriko betiko politikak, segregazio egoera gogor honetara eraman gaituztenak, gure hezkuntza-sistema osoak eragiten duen diskriminazio-arrakala izugarri honetara, hain zuzen.
Izan ere, eskola-segregazioaren arazoa ez da konponduko irakaskuntza-sistema dualari aurre egiten ez bazaio eta politika pribatizatzaileak alde batera uzten ez badira (2021etik 2024ra bitartean, jaiotza-tasa jaisten ari den honetan, sare pribatu-itunduari bideratutako dirua %17,5 handitu da, 124 milioi euro inguru).
Eskola-segregazioari aurre egiteko, txostenak eta araudi berria sortu baino gehiago, benetako borondate politikoa beharko litzateke neurri eraginkorrak abian jartzeko, hala nola: plazak planifikatzeko eta esleitzeko prozesuetan sare publikoa lehenestea, giza baliabideen eta baliabide materialen hornidura handitzea bertan guztiontzako bikaintasuna eta euskalduntzea bermatzeko, ikas-postuen sare pribatuaren gain-eskaintza eta kontzertazioa pixkanaka murriztea, eta hala nahi duten ikastetxeentzat publifikazio-bideak irekitzea. Familia gehienak eskola inklusibo, plural eta euskaldun bakarrera, eskola publikora, zuzenduko dituzten politikak, alegia.
Arantza Fernandez de Garaialde eta José Manuel Martínez, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]