Aharrausi egiten zuen borrokalari nekaezina

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1858an Sonorako (Mexiko) gobernadore militarraren armadak Jeronimo (1829-1909) apatxearen ama, emaztea eta hiru seme-alabak hil zituen. Jeronimok mendeku hartuko zuela zin egin zuen eta, Sonoratik bertatik hasita, Mexikoko eta AEBetako armaden aurkako erasoei ekin zien, Cochise txirikahua apatxeen buruzagiarekin bat eginda. Erreserbetan bizitzeari uko eginez eta behin eta berriro ihes eginez, 1886. urtea bitartean jardun zuen borrokan.

Itxuraz, erasoekin hasi zen garaian hartu zuen apatxeak Jeronimo ezizena, baina jatorrizko izena Goyahkla edo Goyaałé zuen, eta “aharrausi egiten duena” esan nahi du txirikahua hizkuntzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!