Kazakhstan - Errezil

Errezil sagarra.
Errezil sagarra.

Sagar guztiak sagar bakar batetik datozela sinesteak lanak ematen ditu. Milioika urteko garapenaren ondorioz, sagar batetik abiatuta, gaur egun 20.000 bat sagar barietate eta kultibar direla jotzen da. Horietatik 7.000 inguru lantzen dira. Batzuk berez sortu dira, naturak eman dituenak: mutazioen, nahasketen eta hibridazioen ondoren munduratuak. Beste asko, milaka eta milaka, geuk “egin” ditugu: egokiak iruditutako aldaerak hartu eta landuz hobetu. Gogoko bat lortutakoan hari heldu eta eutsi. Lortutako horren berdin-berdinak izango diren landareak izateko txertatu egiten dira. Txertoarekin bezala, aldaxkak edo eskejeak erabiliz ere kopia berdinak sor daitezke. Kopia horiek klonak dira. Amaren berdin-berdinak. Batzuetan gogoko landare horri eustea komeni den bezala, bestetzuetan berriak sortzea da helburua.

Loraldiaren sasoia duela baliatuz, sagarrari helduta jarraituko dut. Sagarrak Kazakhstandik omen datoz, “sagarren herria” esan nahi duen Almatytik. Omen. Hango sagar makatza edo basaka edo txertaka batetik, Malus sieversii. Asia osoan, Txinako muturretik hasi eta Mediterraneoraino sagarrak jaten direnaren arrasto argiak daude, baita idatzitakoak ere. Ramses II faraoiak bere baratzean sagarrondoak jarrarazi zituen duela 3.200 urte inguru. Kristauen Itun Zaharrean, adibidez, duela ia 3.000 urte aipatzen dira sagarrak. Homerok ere bere Iliada eta Odisea-n sagarrak aipatzen ditu, jai olinpikoetako parte.

Mediterraneoaren alde horretatik etorriko zen gurera sagarrarekiko grina. Hemen ere, agian, izango ziren sagar basakak, baina horiek hobetu, landu eta kultibar berriak sortzeko jakintza Asia aldetik etorriko zela iruditzen zait: grekoak, erromatarrak eta arabiarrak milaka urteko jakinduriaren laburpena ekarriko zuten. Eta guk raka, guretzat harrapatu. Eta urteen poderioz ehunka sagar berri sortzeko erabili. Egun dugun aberastasuna adibide; adibidez: Errezil sagarra.

Kazakhstan, Txina, Pertsia, Egipto, Grezia, Erroma, Errezil, milaka urteko bide bat. Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza etengabekoen bidea, jakintzaren bidea. Etorkizunaren bidea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagarra
2020-12-15 | Unai Agirre
Sagarra, Euskal Herriko altxorra

Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar... [+]


2020-12-15 | Jon Torner Zabala
Mikel Garaizabal, enologoa
"Aurten txotxa desberdina izango da, baliatu dezagun eredua aldatzeko"

Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal... [+]


2019-12-18 | Jon Torner Zabala
Sagarrondoa
Enbor okerretik zurezko pieza finak

Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta... [+]


Sagartzea
Ipar Euskal Herriko sagardogintza berpiztu duen elkartea

Ipar Euskal Herrian sagardogintza berriz abiarazi duen Sagartzea elkarteak 30 urte beteko ditu 2020an. Xinaurri lana eginez, bertako ehunez gora sagar mota identifikatu ditu, geroa segurtatzeko gisan eremu pribatu zein publikoetan berriz landatuz. Hauetarik zazpi lehenetsirik,... [+]


Eguneraketa berriak daude