Hotzaren eta zorigaitz historikoen arteko lotura

Argazkia: Adolf Northen
Argazkia: Adolf Northen
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nazioarteko ikerlari talde batek Tatra mendietako (Eslovakia) 545 zuhaitz aztertu ditu dendrokronologiaren bidez, eta horri esker azken milurteko Europako klimaren gorabeheren berri jaso dute. Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian jakinarazi dutenez, garai hotzenak bat datoz gerra, gatazka, izurrite, migrazio mugimendu masibo eta bestelako gertaera tragikoekin. Zehazki, muturreko hotza egin zuen Izurri Beltzaren, Hogeita Hamar Urteko Gerraren eta Napoleonen Errusiako kanpainaren garaietan.

Hala ere, zientzialariek zuhurtziaz jokatu dute ondorioak ateratzeko orduan,  “kulturaren eta klimaren arteko erlazioak konplexuegiak baitira orokortzeko”.


Irakurri gehiago: Historia
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.