Nazioarteko ikerlari talde batek Tatra mendietako (Eslovakia) 545 zuhaitz aztertu ditu dendrokronologiaren bidez, eta horri esker azken milurteko Europako klimaren gorabeheren berri jaso dute. Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian jakinarazi dutenez, garai hotzenak bat datoz gerra, gatazka, izurrite, migrazio mugimendu masibo eta bestelako gertaera tragikoekin. Zehazki, muturreko hotza egin zuen Izurri Beltzaren, Hogeita Hamar Urteko Gerraren eta Napoleonen Errusiako kanpainaren garaietan.
Hala ere, zientzialariek zuhurtziaz jokatu dute ondorioak ateratzeko orduan, “kulturaren eta klimaren arteko erlazioak konplexuegiak baitira orokortzeko”.