Fikzioa eta kazetaritza elkartzen diren lekuan

  • Kazetaritza eta literatura. Literatura eta kazetaritza. Truman Capotek ‘Odol hotzean’ idatzi zuenetik 50 urte pasa badira ere, tarteka indar berriz agertzen den eztabaida da: non hasten da bata eta non bestea? Bada biak bereizten dituen muga zalantza ezinik? Galderoi eman zaizkion erantzunei begira jarri gara.

Truman Capoteren ‘Odol hotzean’ ez-fikziozko nobela etengabe aipatzen da kazetaritzaren eta literaturaren arteko harremanei buruz eztabaidatzen denean.
Truman Capoteren ‘Odol hotzean’ ez-fikziozko nobela etengabe aipatzen da kazetaritzaren eta literaturaren arteko harremanei buruz eztabaidatzen denean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Kazetaritza informazioa da, objektibotasuna; literatura, aldiz, sormena, fikzioa”. Bata eta bestea guztiz kontrako mutur gisa irudikatzen dituzten baieztapenak entzun daitezke oraindik Gizarte Zientzien Fakultateetan. Baina informazio hotz hutsetik harago doazen kazetaritza testuak ugaritu diren honetan, eta literatur generoen arteko mugak ere difuminatu samar ageri zaizkigunean, ohikoa da bereizketa erabateko hori zalantzan jartzea.

Ez da kontu berria. 1966an argitaratu zuen Truman Capote idazle eta kazetariak Odol hotzean, Kansasen (AEB) eraildako familia baten kasuan oinarritutako errelatoa. “Fikziorik gabeko nobela” etiketa jarri zion, eta geroztik, eztabaidari heltzen zaion bakoitzean derrigor aipatzen den liburua da.

Ez da gutxitan gertatzen. Dela lehengai berbera –hitza– erabiltzen dutelako, dela maiz formatu berean ikusten dutelako argia, aldiro-aldiro pizten da kazetaritza eta literaturaren arteko mugak definitu edo auzitan jartzeko grina. Bai behintzat, batean zein bestean jarduten dutenen artean. Euskal Herrian bertan, luzea eta oparoa da modu batean edo bestean idazle ere badiren kazetariek eta kazetari lanetan aritu diren idazleek osatzen duten zerrenda:  Garbiñe Ubeda, Juan Luis Zabala, Arantxa Iturbe, Lorea Agirre, Alberto Barandiaran, Laura Mintegi, Imanol Murua, Danele Sarriugarte…

Muinoari mendi esatea

Zerrenda luze horretako kide da Iñigo Astiz ere. Berriako kultur kazetaria izateaz gain, Baita hondakinak ere (2012, Susa) poema liburua du argitaratua. Kazetaritza eta literaturaren arteko mugaz galdetuta, AEBetako Robert Laxalt euskal idazle eta kazetariak kontatzen duen anekdota dakar gogora. National Geographic aldizkarirako hainbat artikulu idatzi zituen Laxaltek, eta ezadostasunak izan zituen aldizkarirako idatzitako artikulu guztien datuak egiaztatzen zituen ikertzaile taldearekin. Artikulu batean ondorengo paragrafoa idatzi zuen Laxaltek: “1539ko negu amaiera aldeko egun batez, Fray Marcos de Niza fraide esploratzaileak mendi batetik begira jarri, eta urrunean fabulazko Cibola hiria zena ikusi uste zuen”. Ikerketa taldekoek telefonoz deitu zuten paragrafo horregatik kexu. “Nizaren egunerokoak errepasatzen aritu gara. Nahiz eta lurrean elurra zegoen, ez gaude ziur benetan negua zenik esan dezakegunik, ez eta ikusleku hori menditzat jo daitekeenik ere”. Hori entzunda, Laxaltek kontraproposamena egin zion: “Jar ezazue orduan, ‘1539ko negu eta udaberri arteko egun batez’ begiratu zuela ‘muino altu batetik’”. Haserretu egin zitzaion ikertzailea: “Lau ikertzaile izan ditut astebetez pasarte horretan lanean, eta zu haien esfortzua gutxiesten ari zara lizentzia poetiko horiekin”.

Kontakizun horrek erakusten du, Astizen ustetan, bereizketa egiteko gakoa zein den: “Kazetaritzan ezin duzu muinoa mendi bilakatu, eta literaturan muinoa izan daiteke mendi; kazetaritzan errealitatearekikoa da zure konpromisoa, eta literaturan testuak sortzen duen errealitate edo ahotsarekikoa”.  Erreportaje literario eta libreenetan ere klabea hori bera dela uste du, muinoari muino deitzea, mendia ederrago geratuko bada ere. “Noski, errealitate guztiak ez dira muino bat edo mendi bat bezain konprobagarriak, eta, adibide bat jartzearren, lausoa da aldea zure elkarrizketatu bati erantzun batean begiak malkoz bete zaizkiola susmatzetik, begiak malkoz bete zaizkiola ziurtatu ahal izatera. Halakoetan beti dago arriskua, baina darabilzun lehengaia errespetuz tratatzea da gakoa”. Are, gairen bat literatur puntu batekin lantzeko “zortea” duenean, normalean baino murgilketa sakonagoa egiten duela dio, ziurtasun handiagoa behar baitu bere buruari teklatuan libreago aritu ahal izateko lizentzia onartzeko.

Astizen iritzi bertsukoa da Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria ere. Hala zioen, bederen, 2005ean EHUk plazaratutako Kazetaritza euskaraz: oraina eta geroa liburuan bildutako Kazetaria ez da Jainkoa artikuluan, artean Berriako kazetaria zela: “Idazleak, dena konta dezake. Eta hilketaren lekuan enbarazu egiten dion auto bat badago kendu egingo du inori konturik eman beharrik gabe. Idazlea jainkoa baita bere fikziozko erresuman. Pertsonaiak sortu, jantzi, moldatu, hitz eginarazi, hil… edozer egin dezake. Kazetariak, ez. Kazetaria ez da jainkoa, askok hala pentsatuko badu ere”.

Postfikzioa: muga hain argi ez dagoenean

Eskuartean dugun eztabaidari bete-betean heldu dionik bada, Karmelo Landa EHUko irakaslea da hori. Kazetaritza eta literatura elkarlanean artikuluan, bien arteko muga lausoa dela iradokitzen duten hainbat gogoeta bildu zituen. Kazetariaren objektibo izateko gaitasuna zalantzan jartzen duten zenbait aipuz gain, “postfikzioa”-ren kontzeptua zekarren mahai gainera. Bertan azaltzen duenez, lan dokumentala eta literaturaren prozedurak elkarlotzen dituzten testuak dira “postfikzioa” etiketak barnebiltzen dituenak, eta fikzio-ez fikzio muga zalantzan jartzen dute. Metafora eta konparazio ausartak erabiltzeak ezaugarritzen dituela zioen, eta egunkarietan argitaratu eta bertan toki finkoa lortzen badute ere, literaturaren baliabide espezifikoak mantentzen dituztela.

Egun Hekimeneko zuzendaria den Alberto Barandiaranen adibidea esanguratsua da. Kronika eta fikzioaren arteko lur nahasietan garatutako hainbat lan plazaratu ditu: Ez zaigu ahaztu (Susa, 1998) Gaizkileen Faktoria (Euskaldunon Egunkaria, 2000) eta Post-kronikak (Elkar, 2009) besteak beste. Lehenengo biak idaztean izandako korapilo eta barne-gatazken berri emateko prestatutako hitzaldian, hala zioen: “Bi liburu hauek kazetaritzatik sortu dira. Erreportajeak izan dira sorreran. Liburu bihurtu ziren gero, norbaitek esan zidalako luzatu zitezkeela, merezi zuela artikulu bat baino gehiago: baina baita, nik ikusi nuelako bazegoela istorio bat kontatzeko”. Abiapuntu hori izanda ere, liburuok literatura direla defendatu zuen hitzaldi hartan, eta ez dela beldurrik izan behar zenbait kazetaritza lanen literatur izaera onartzeko. “Erreportajeak askatasuna ematen du nahi denaz nahi den bezala idazteko. Sinetsi ezin daitekeena kontatzeko. Alegia, sortzeko. Eta literatura sormen idatzia da, ezta? Zergatik dago horrenbeste erreparo egun egiten diren hainbat lani literaturaren abizena emateko? Zer da, paperarengatik? Egunkarian ateratzen direlako?”. Baieztapen borobil honekin amaitu zuen Barandiaranek hitzaldi hura:  “Erreportajea genero literarioa da dudarik gabe. Urgentziazko literatura, alegia”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Kontalaritza eskola
Ofizio bat, transmititu eta eraberritzeko

2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Agustin Kardaberaz
‘Euskararen berri onak’: dagoenean dale, ez dagoenean bale

Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Eguneraketa berriak daude