Ostegun santua, asteazkenez

Azken Afaria irudikatzen duen koadroa. Colin Humphreys Cambridgeko Unibertsitateko katedradunaren arabera, ostegun santuko afari ospetsua asteazkenean egin zuten.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jerusalem, 33ko apirilaren 3a. Sir Colin J. Humphreys Cambridgeko Unibertsitateko fisikako katedradunaren arabera, Jesus Nazaretekoa ostiral goiz hartan  gurutziltzatu zuten. Graeme Waddington Oxfordeko astrofisikoaren laguntzaz lortu zuen data zehatza, 1980ko hamarkadan abiatutako ikerlanaren ondorioz. Adituek bestelako data batzuk ere iradoki izan dituzte, 30. urteko apirilaren 7a, esaterako, Herodes Handia K.a. 4. urtean hil zela eta, beraz, Jesukristo “bere” aroa hasi baino 4-6 urte lehenago jaio zela argudiatuz.

Baina Humphreysen asmo nagusia ez zen izan urtea zehaztea, asteko eguna baizik. The Mistery of the Last Supper (2011) lanean Jesusen bizitzako azken egunak berraztertu zituen eta, ezarritako data zehatzean oinarrituta, ondorio logiko hau atera zuen: ez da posible Bibliak jasotzen dituen gertakizun guztiak Ostegun Santuko afalondotik hasi eta ostiral goiza bitarteko ordu eskasetan jazotzea. Gogora dezagun Azken Afariaren ostean, Jesus atxilotu eta galdekatu zutela, Pontzio Pilatosek eta Herodesek bi epaiketa bereizi egin zizkiotela eta epaia gauzatu baino lehen Kalbario mendiko bidea egin behar izan zuela. Gainera, gertakizun horiek Jerusalemgo hainbat tokitan gertatu ziren, eta horrek gertakizunen sekuentzia areago estutzen du. Ondorioz, eta beti ere Cambridgeko fisikariaren arabera, Azken Afaria apirilaren 1eko iluntzean egin zuten. Asteazkenean, beraz.

Ebanjelioak ere ez datoz bat otordu ezagunaren datan. Mateo, Markos eta Lukasek diote Pazkoko afaria izan zela, eta Joanen ebanjelioan, aldiz, Pazko juduaren aurretik izan zela esaten da. Humphreysek ez du hor kontraesanik ikusten; haren iritziz, egutegi desberdinen erabileran dago gakoa. Lehen hirurek ez dute esaten ostegunez izan zela, eta Moisesen garaiko egutegi zaharrago bati egiten omen diote erreferentzia Pazkoa aipatzean. Joanek, aldiz, indarrean zen ilargi egutegia erabili omen zuen.

Beraz, Colin Humphreys zuzen badago, egun bat lehenago hartu beharko genituzke oporrak eta Azken Afariari Azkenaurreko Afaria esan beharko genioke, baldin eta biharamun gorabeheratsu hartan protagonistaren batek afaltzeko astia izan bazuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erlijioa
Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-16 | Axier Lopez
Gora San Panpin!

Performance umoristiko batean gurutze batekin masturbatzen ari zarela irudikatzea delitua izan daiteke Espainiako Legearen arabera. Baina normaltzat hartu behar ei dugu, inoiz existitu ez zen norbait omentzea egurrezko panpina bihurtuta, “munduko jairik onenetako”... [+]


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Emakumeen salerosketa egotzi diote Opus Deiren ‘bigarrenari’

Mariano Fazio apaiza, Opus Deiren buru izateko oinordekoen zerrendan lehena, lau hamardaketan zehar gutxienez 43 emakume esplotatu dituen sare baten parte zela ondorioztatu dute PROTEX Argentinako Pertsonen Salerosketaren aurkako Prokuradoretza eta Argentinako auzitegi batek... [+]


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


MIKEL EPALZA: Hankak lurrean dituen itsastar apeza
“Pulpitutik mintzo den apezak uste du egia baduela, nik uste dut isiltzen ikasi behar dugula”

Ziburuko Azokaren kari, Azokaroan aurkezturiko Gizatasun arrantzale (Euskaltzaleen Biltzarra) liburua esku artean hartuta, itsasoan –apez bezainbat arrantzale gisa– eramandako biziaz aritzea zuen xede kazetariak. Baina Maiatz argitaletxeak plazaratu berri duen Atxik... [+]


Patriarkatua aurkitu dute?

Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


Nafarroako artzapezpikua immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest, “epaile batek eskatzen badigu”

Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Zein izango da Frantziskoren legatua?

Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.

Era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude