Baionatik Bilbora: inor gutxik espero zezakeen Baionan 2013ko urriaren 6an ikusitakoa bi urte geroago Bilbon, 2015eko urriaren 24an errepika zitekeenik. Nik neuk ARGIAn hauxe idatzi nuen: “Ziur nago, Alternatiba eguna hemendik aurrera erreferentzia politiko nabarmena izango da Frantziako Estatuaren ezkerrarentzat, egin duten lana eta lortu diren emaitzak eredugarriak izan baitira. Ez nago hain ziur lorpen hori gure Hegoaldean antzerakoa izango denik. Maleruski, gure kultura politikoan ez da normala, kausa komun baten aurrean –aldaketa klimatikoa, kasu– hainbeste jende desberdin biltzea, sigla eta jatorrien gainetik. Hori ez da denbora txikian lortzen, hori lan sendo eta luzearen emaitza da”. Urte bi nahiko izan dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak testigua hartuz gero Bilboko Alde Zaharrean milaka lagun biltzeko eztabaidan, tailerretan, txosna eta karpen arteko paseoan edota dantzan. Nola “kutsatu” dizkigute Iparraldeko ekologistek euren lan egiteko metodoak eta tresnak? Hor dago arrakastaren gakoa.
Donostian, Zokoan eta Donibane Garazin: Pozoia dosi txikietan etorri da. Aldez aurretik beste alternatiben herrixkak izan dira. Donostian eta Zokoan joan den ekainaren 6an bi pilula, eta gero Donibane Garazin urriaren 10ean beste bat. Gogoa bete da. Amesten genuena gauzatu da. Bi urte aurretik idatzi genuen: “Baiona Ttipiko karriketan bezala, Alternatiba egunak Euskal Herriko beste herri eta hirietan errepikatzea, beste mundu posible horren aldeko urrats sendoa litzateke. Hala bedi!”. Orain badakigu sindikalistak eta tokiko enpresak, feminista gazteak eta jubilatuak, ekologista zein antimilitaristak ekonomialari alternatiboekin bateratu ditzakegula, baita des-hazkundearen aldekoak, euskara zaleak, bertsolariak eta artistak, kantariekin ere bildu, baldin eta formak, mezuak eta helburuak horizontalki eta gardenki helarazten baditugu, hierarkia eta lehentasunik gabe, dibertsitate aberasgarrian.
Klima aldaketa dakar: Aldaketa klimatikoaren auzia izan zen/da hasierako aitzakia. Arazo potoloa benetan, heltzeko zaila dena. Zer egin lezake hiru milioi biztanleko herri txiki batek erronka erraldoi horren aurrean? Nire aburuz Baionan martxan jarri zen eredua oso baliogarria da. Klima aldaketa ez da ekologisten arazoa soilik, zibilizazio oso baten galdera ikurra ere bada. Erokeria litzateke pentsatzea arazo teknologiko baten aurrean gaudela eta irtenbidea zientzialarien eskuetan dela. Gure eztabaidetan argi geratu den moduan, alternatiba ez da hari bakar batetik etorriko, hari, kolore eta jostun desberdinak behar ditugu krisi klimatiko-energetiko-kapitalista eta patriarkalari eusteko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]