Biarritzen, Mintzalasai ekimenaren laugarren edizioa

Argazkia 2014ko Mintzalasai saiokoa da. Egunetako bat haurrentzat antolatzen dute.
Argazkia 2014ko Mintzalasai saiokoa da. Egunetako bat haurrentzat antolatzen dute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Biarrizko kaleetan, haur parkeetan, okindegian eta lantokian euskara erabiltzea bultzatu nahi du Mintzalasai ekimenak.
    Erabilera, erakargarritasuna eta ikusgarritasuna ditu ardatz, hizkuntza paisaia elebakarrean, dendari askok euskaraz ez dakiten herrian, beti ez baita erraza euskaraz egitea. Oztopoen aurrean aukerak bilatu nahi dituzte ordea biarriztarrek eta pentsatu nahi dute “gutxi” baino, “uste baino gehiago” direla.
    2011n hasi ziren antolatzen Mintzalasai. Sare handiak hartzen du parte antolaketan. Zazpi egunez luzatzen da egitaraua, 70 hitzordu izaten dira Biarritzen barrena. 25 elkartek antolatzen dute astea, 50 egiturak hartzen dute parte eta 100 pertsona inguruk laguntzen dute.
    Mintzalasai astea irailaren 21etik 27ra bitartean izango da. Egun bakoitzean gai bat landuko dute: 21ean, sukaldaritza eta ardo dastaketa; 22an, formakuntza; 23an, haurren eguna; 24an, mintzaldi, proiekzio eta eztabaidak; 25ean, hizkuntzen eta kulturen topaketa; 26an, dantza; eta 27an, euskara familian eta lagunartean. Mintzalasai-ren webgunean egitaraua osatuago ageri da.
    Antolatzaileek erakundeen lanaren zain egon gabe, euskara erabiltzeko norberak egin dezakeenari eman diote lehentasuna eta horrela dio Mintzalasairen aurkezpenean: “Badakigu indarrean diren hizkuntza politikak oraindik eskasak direla beharrezko emaitza sakonak eragiteko. Baina nehorren nahikeria itxoin gabe, gauza asko egin ditzakegu, gure buruak aktibatzen hasiz”.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.