Berdintasun gaietan aditua da Ainhoa Azurmendi. Avento aholkularitza-enpresako kide, kirolean genero ikuspegia lantzeko hainbat gidaliburuen egile eta eskubaloi jokalari federatua 2012ra arte. Hernani, Fortuna, Pulpo eta Ereintza taldeetan jokatu zuen. Gaur egun korrika aritzen da, mendian, piraguan, palan… Emakume kirolariek gainditu beharreko oztopoez mintzo, egiturazko arazoak nabarmentzen ditu.
Eztabaidaren abiapuntua jaiotzen garen unean bertan kokatu beharko genukeela diozu.
Adibide gisa guraso batek esan zidana jarriko dizut. Euria egitean alabak ezin zuela eskubaloian jokatu zioen, busti eta katarroa harrapatuko zuelako. Eguraldi berarekin semeak futbolean egiten zuela erantzun nion, eta berak: “Bai, baina ez da berdina”.
Bestetik, adiskideek esaten didate arraroa dela mendian emakumezko bat bakarrik, lagunik gabe, ibiltzea. Arrazoia ez da mendia gogoko ez izatea. Nork ez du gustuko askatasun sentipen hori, itsasoan igeri egitea, piraguan aritzea, kalean korrika egitea, espazioaz gozatzea? Auzi honek guztiak sozializazio prozesuarekin du lotura. Tradizioz espazio itxietan hezi gaituzte, eta kontrolatuago izan. Halaber, nesken gorputz mugimenduari mugak jarri zaizkio. Garrantzitsua da txiki txikitatik koordinazioa bezalako abileziak garatzea, lasterka egitea, harkaitz artean ibiltzea, arraunean aritzea, baloiarekin jolastea... Sarri esan ohi da: “Mutilak hauxe behar du, mugitua baita oso!”. Bada, neskak ere bai! Gertatzen dena da jostailuen bidez-eta mugak jartzen zaizkigula. Baloiarekin psikomotrizidade gaitasunak gara daitezke, panpinarekin ordea… Berdin arroparekin; gonatxoek esaterako mugimendu askea oztopatzen dute.
Txiki txikitatik jasotakoak, beraz, garrantzia du neskek kirolari atxikitzeko orduan.
Hala da, kirola satisfazio iturri bilakatzea inportantea da. Lan mordoa dago egiteke; guraso, irakasle eta gainerako eragileei baliabideak eskaini behar zaizkie nesken artean kirolaren gaineko motibazioa suspertzeko. Hainbat jende oso kontziente da eta nor bere esparruan ahalegin handia egiten ari da, baina ezinbestekoa da ditugun tresnak are gehiago gizarteratzea.
Maiz, normaltzat hartzen da adin batera heltzean neskek kirola uztea, zerbait subjektiboa balitz bezala. Eta ez da subjektiboa. Emakume batek kirola eginez plazera sentitzen badu, eta gorputzaren bidez satisfazioa hartu, bizitza osoan bilatuko ditu sentipen horiek.
Gorputzarekin dugun harremana aipatu duzu…
Lotsa, estetika, konplexuak… osagai ugari nahasten da. Hedabideek, esaterako, edertasun kanon batzuk errepikatzen dituzte etengabe, eta horrek eragin handia du geure gorputza baloratzeko orduan. Kirola txikitatik egin badut, aldageletan beste neska batzuekin egon, gorputz ezberdinak ezagutu eta lehiak dakarren kontaktua naturaltasunez bizi, eragina izango du aurrerago ere kirola praktikatzeko orduan.
Emakume askok aipatu izan didate lotsarena. Aditzera ematen dute ez direla aske desio duten hori egiteko. Batzuek esango didate kiroldegietan neska piloa ikusten dela. Arrazoi dute, eta positiboa da, baina lehengora goaz: leku itxi eta kontrolatuak dira. Egoerarik idealena litzateke neska horiek kiroldegitik kanpo ere beste gauza batzuk egiteko aukera izatea.
Eta ez dute? Zerk oztopatzen die?
Neskek kirola egiteko hainbat oztopo dituztela aipatzeak ez du zertan esan nahi norbait gu izorratzeko asmoz dabilenik. Gehiago ari gara bizkarrean dakarten zamaz, sozializazio prozesuaz eta rol estereotipoez: jostailuak, jantziak, sexu batekiko eta bestearekiko exijentzia eta espektatibak, iragarki eta komunikabideetan emakumezkoek duten tratamendua... Egia da pausoak eman direla, erakundeek parekidetasunaren aldeko politikak garatu dituztela, errugbian edota arraunean esaterako gauza politak ikusi direla, gure aldarrikapenak gizartean onartuago daudela eta neska gehiagok egiten duela kirola. Dena den, oinarriaz eztabaidatuko bagenu, praktikan berdintasuna ematen ote den ala ez… Aurrerapausoez mintzatzean ez ginateke gehiegi animatu behar. Sentsibilizazio eta formazio lan handia dago egiteke; legedia betearazi eta gaiari merezi duen garrantzia eman behar zaio. Eta aldaketak emateko, ezinbestekoa da horretarako borondatea izatea.
Legedia aipatuta, Eusko Jaurlaritzaren 4/2005 Berdintasunerako Legeak kirolaren inguruko atal bat jasotzen du, hainbat mailatan (federazioetako egitura eta hauteskunde prozesuetan edota eskola-adinean dauden gazteen kirol jardunean) eragiten duten neurriak zehazten dituena.
Berdintasun Legearen artikulu batek dio erakunde publikoek ezin dezaketela diruz lagundu emakumeak diskriminatzen dituen kirol jarduerarik. Oso tresna ona da, marko bat ematen du, baina kontua da, oro har, hori kontrolatzeko nahikoa ahalegin ez dela egiten; gainera, trafiko legea ez bezala, Berdintasun Legeak izaera punitiboa ez duenez… Administrazioek zorrotzago kontrolatu beharko lukete federazioek-eta haien aurrekontuen aplikazioan edota komunikazioan genero inpaktua aintzat hartzen ote duten, hizkera sexista baztertzeko neurriak aplikatu eta parte-hartze programak garatzen ote dituzten… Hori guztia aztertzeko bitartekoak behar dira, ordea. Federazio eta klub batzuek eman dituzte pausoak, baina koordinatu gabeko urratsak dira; ez dago apustu bateraturik. Oinarrizko formazioa falta da, plangintza orokorra egitea, zer eta nola aplikatu jakitea. Ezinbestekoak dira aldaketa estrukturalak. Federazio eta elkarteek ez lukete mehatxu bezala hartu behar, aukera moduan baizik.
Federazioez mintzo zarela, Dorleta Ugaldek, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaritzako berdintasunerako programen arduradunak, Argian egin genioen elkarrizketa batean zioen azken hamar urteetan kirol federazioetako lizentziak ez direla gehitu emakumeen artean, kopuru osoaren %20 izaten jarraitzen dutela, baina neskak bai gehitu direla kirolera, beste modu batzuetan: gimnasioetan, kiroldegian, bere kabuz, taldeka… Ugalderen hitzetan, federazioaren eredua ez zaie ongi egokitzen eta partaidetza zabalagoa bermatzen duen kirolaren ildotik egin dute bidea emakumeek.
Gaztetan, askotan entzuten dugu neskek ez dutela gogoko kirola egitea. Gertatzen dena da, agian, gustuko ez dutena egitura konkretu batzuetan dagoen estiloa dela, edota jasotzen duten tratua. Zenbatetan entzun ote dugu ez garela lehiakorrak? Ez da hori kontua. Neska batzuk lehiakorragoak dira besteak baino; mutilak bezalatsu. Estereotipoak behin eta berriz errepikatze hori…
Planteamendu orokorra izatea garrantzitsua da, ez soilik federazio edota klubek; oro har, kirol politika egiten denean genero ikuspegia aintzat hartzea funtsezkoa da. Beharrezkoa da plangintza eta programaketa generoaren ikuspuntutik egitea –lehiaketetarako datak gizon eta emakumeen beharrak kontuan hartuta zehaztea edota instalazioetan emakumeentzat aldagelak eta komunak egotea, adibidez–, aurrekontuek emakume eta gizonengan duten eragina kontuan hartzea desberdintasunak ekiditeko, erabakitze organoetan parekotasuna sustatzeko mekanismoak ezartzea eta bileren ordutegiak kide guztien beharretara egokitzea, emakumeen eta gizonen lehiaketetarako epaile kopuru bera izendatzea eta guztiek ordainsari bera izatea, emakumeei ez asignatzea sistematikoki ordutegi edo instalazio txarrenak, kirol-arropa erosterakoan emakumeen morfologia kontuan hartzea, hizkuntza eta irudien erabilpen ez sexista egitea, jasotako diru-laguntzak justifikatzea, neskek kirola uzteko dituzten arrazoiei arreta berezia jartzea, hezkidetza curriculumetan sartzea eta abar.
Curriculumean ez egoteak ez du esan nahi lantzen ez denik…
Egia da jende bat lan eskerga egiten ari dela esparru horretan, Jaurlaritzak hainbat plan jarri dituela abian… baina funtsezkoa da curriculumetan sartzea, baliabideak –ezagutza– falta direlako, baita Gorputz Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ere.
EAEko 47 kirol federazioen artean, bakarrak du emakumezko presidentea, golfekoak. Federazio-lizentzietatik %22 inguru dira emakumeenak.
Gizonen %45,5ek eta emakumeen %16,6k beste talde baten aldetik kirolariaren berarenganako interesa (fitxaketa) aipatzen dute. Neskek eman duten arrazoietako bat da –gizonek aipatu ere egiten ez dutena– entrenatzailearekin edo giroarekin gustura ez egotea. (EAEko Goi mailako emakumezko kirolarien egoeraren azterketa)
Emakumezko kirolariei inposatu nahi izan zaien janzkera polemika iturri bihurtu da zenbaitetan, hondartzako eskubaloi jokalarien bikinia eta boxeolarien gonatxoa kasu. 2012ko Olinpiar Jokoetan aurrenekoz aritu ziren emakumeak boxeoan. Saiakerak izan ziren gonak erabili zitzaten, baina kexak medio, Nazioarteko Boxeo Federazioak erabaki zuen neskei aukera ematea norberak nahi zuen arropa janzteko.
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.