Nondik datoz futboleko txartel hori eta gorriak?

Ronnie McDonald-CC By

Kenneth Aston arbitro britainiarrari Ingalaterra eta Argentinaren arteko partida nahasia epaitzea egokitu zitzaion 1966ko Futboleko Munduko Kopan. Partida amaitu eta, etxean zegoenez –txapelketa Ingalaterran jokatu zen–, bere autoa gidatuz irten zen epailea estadiotik. Semaforo batean gelditu zenean, semaforoen kodea futbolari ere aplika zekiokeela bururatu zitzaion.

Hau da, kolore horia ez zen nahikoa izango arau-hauslea egozteko, eta jokalaria ohartarazita geratuko zen; semaforo gorriak autoen ibilia geldiarazten duen moduan, txartel gorriak arau-hauslearen jokoa etengo zuen, eta zelaitik egotziko zuten berehala.

Handik gutxira ideia FIFAra helarazi zuen, eta federazioak hurrengo Munduko Kopan jarri zuen martxan Astonen txartel sistema. Txartel hori eta gorriak 1970eko Mexikoko Kopan erabili zituzten lehenengoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2024-05-12 | Jon Alonso
Txapeldunak

Euskal herritar gehienak bezala, Athleticen alde nengoen ni lehengoan, zalantzarik gabe. Euskal herritar gehienak bezala? Beharbada ez dago hain argi hori. Gipuzkoa aldean zer uste duten alde batera utzita –denetarik izango da, noski–, gehiegi bilatu gabe gazte... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Eguneraketa berriak daude