Lan prekarietateak eta soldata desberdintasunak emakume aurpegia dute

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kapitalismoak sortu eta azken urteetako krisiarekin areagotu den lan prekarietateak eta soldata desberdintasunak emakume eta gizonei eragiten die. Baina datuek behin eta berriro baieztatzen duten moduan, emakumeak dira gehien sufritzen dutenak. Emakume aurpegia dute.

Lan prekarietatearen kasuan Euskal Herrian %22,3 daude egoera horretan, Europar Batasuneko batez bestekoaren 8 puntu gainetik; baina emakumeen arteko lan prekarietatea %25,9koa da, 11,2 puntu gainetik alegia. Bestalde, kontratuen %93,5 aldi batekoak dira, batez ere lan egun zatitua dutenen artean. Ipar Euskal Herriaren kasuan, emakumeen artean lan prekarietatea %80koa da. Soldatari dagokionez, emakume eta gizonen arteko desberdintasuna ere oso larria da. Euskal Herri osoan, INE eta INSEE estatistika institutuen arabera emakumeek gizonek baino %27 gutxiago jasotzen dute. Eskura dugun azkeneko inkesta estatistikoa 2012koa da, eta orduan emakumeek batez beste 21.192 euro kobratzen zuten, gizonekoek aldiz 28.880 euro.

Egoera injustu honek ekintza politiko erabakigarriak eskatzen ditu, duintasuna eta berdintasuna administrazio eta enpresen erabakien erdigunean kokatuko dituen aldaketa funtsezkoa lortuko badugu. Zalantzarik gabe, kasu askotan gizonezkoak gainetik dagoela uste du, baina horrez gain sistema kapitalistak ere prekarietatea eta desberdintasuna sortzen du. Odolean darama. Gizonezkoak uste ustel hori alboratzen ez duen bitartean eta egungo sistema desegin eta alternatibo bat sortzen ez dugun bitartean, prekarietateak eta desberdintasunak hor jarraituko dute; beste sistema batzuk antzekoak dira horretan (sozialista, komunista, arabiarra...). Euren burua antikapitalistatzat eta ezkerrekotzat dutenek (politikariak, sindikalistak, mugimendu sozialetako kideak...) gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasunean oinarritutako eredu sozial eta ekonomikoa eraikitzeko borrokatu behar lukete.


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

2026ko abuztuaren 24
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...