Aurtengo gripeak gogor jo du Frantziako Estatuan

Aurten beste batzuetan baino babes txikiagoa eman du gripearen aurkako txertoak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken asteotan Frantziako berriemaileek erakutsi dizkiguten gripearen eboluzioaren datuek harridura sortu dute hiritarrengan. Ez dakit hango datuak Euskal Herri osora zabalgarriak diren ala ez, baina ez zait iruditzen Hego Euskal Herriko datuak –Ipar Euskal Herrikoak, zer esanik ez– Frantziako Estatukoen oso desberdinak izango direnik.

Urtarril amaieratik otsail amaiera arte irauten ari den gripe epidemiaren aurkako txertoak uste baino emaitza ahulagoak eman ditu 65 eta 85 urte arteko hiritarrengan, eta ohi baino kasu larriago artatu dituzte ospitaleetan.

Hortaz, aurten txertoak beste batzuetan baino babes txikiagoa eman du gripearen aurrean. Erne egotea dagokigu, balizko sintomak agertzekotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eguneraketa berriak daude