Munduari bira 72 egunean

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela 125 urte Nellie Bly kazetari estatubatuarrak Jules Verneren Phileas Fogg pertsonaia ezaguna emulatu nahi izan zuen, munduari 80 egunean bira osoa eginez. Fikziozko balentria berdindu ez ezik, hobetu egin zuen: 1890eko urtarrilaren 25ean itzuli zen New Yorkera, eta Foggek baino zazpi egun gutxiago behar izan zituen planeta inguratzeko.

Ez zen hura izan Elizabeth Cochraneren –hori zuen benetako izena– lorpen bakarra. Besteak beste, 1887an, eritasun mental bat zuela itxuratuz, erietxe psikiatriko batean sar zezaten lortu zuen. Hamar egunean erietxeko baldintza onartezinak sufritu ondoren, New York World egunkarian salatu zuen bizi izandakoa. Kasua epaitegietara iritsi zen, eta erietxeko baldintzak hobetzea erabaki zutenean kazetariaren gomendioak aintzat hartu zituzten. Munduari bira eman baino lehen, gaixo batzuen egoera iraultzea lortu zuen behintzat.


Irakurri gehiago: Historia AEB Nazioartea Amerika
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...