.eus luzapena aukeratzearen ondorioak

Zergatik eskuratu behar dut .eus luzapena duen domeinua? Luzapen berrira aldatzeak zertan eragiten du indarrean ditudan webgunean, posta elektronikoetan eta abarretan?

Mende hasieran galdera ohikoenak .com, .net, .edu edo .org luzapena zuten domeinuen komenigarritasunari buruzkoak izaten ziren. Hego Euskal Herrian, nire inguruan behinik behin, oso gutxik galdetu zuten .es luzapenaz; bestek beste, euskaldun izatearen eta .es luzapena erabiltzearen arteko kontraesanean, agerian geratzen baitzen gatazka historikoa. Hala ere, Hego Euskal Herriko administrazio askok .es luzapena aukeratu zuten euren domeinu-izenari eransteko. Ipar Euskal Herrian antzeko prozesua gertatu zen .fr luzapenarekin.
Internet gizarteratu denetik hogei urte eskas igaro dira, eta une honetan ehunka luzapen erabil daiteke. Administrazioek euren herrialdeetako luzapenak erabiltzen dituzte, eta mundu osoan enpresek .com, .net eta tankera horretako luzapen klasikoak nahiago badituzte ere, gero eta gehiagok aukeratzen dute herrialde batekoa, batez ere euren produktuak herrialde horretako hizkuntzan saldu nahi dutenean.

Euskal Herrian .eus luzapena eskuratzen ari diren askok eta askok nortasunarekikoa dute .eus-era jauzia egiteko arrazoi nagusia; baina erabakiaren ondorioak webgunea domeinuz aldatzetik harago doaz: erakundearen aurkezpen txartelak, posta elektronikoa, marka erregistratuak, merkatuko produktuen fitxa teknikoen kokapena eta beste hainbeste ezaugarri aldatu behar dira. Eta horrek kostua du.

Beraz, .eus harrotasunez eskuratzen badugu lehen unean, berehala pentsatu behar dugu gure erakundearen jarduerari marka hori komeni zaion ala ez. Gure salmenta-bide nagusiak atzerrian baldin baditugu, “Basque country” markak izan dezakeen indarraren araberakoa izango da gure interesa; baina gure jarduera batez ere Euskal Herrian kokatzen bada, .eus luzapenak psikologikoki lagundu gaitzake bezeroak gutaz duen pertzepzioa positiboago bihurtzen.


ASTEKARIA
2014ko urriaren 19a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Influencer bihurtutako umeak: familia negozio gisa ulertzen denean

Sare sozialetan etxe barruko egunerokoa erakusten duten familiak eta Interneteko erakusleiho erraldoian jolasten, makillatzen edo dantzan jartzen dituzten haurrak milioiak mugitzen dituen negozio bilakatu dira dagoeneko. Adin txikikoak babestuko dituen legedia eskatzen du batek... [+]


Eguneraketa berriak daude