Langilea hil da karoshiak itota: Japoniako epidemia

  • Urte luzetako eskari eta mobilizazioen ondoren, Japoniako Parlamentuak lehenbiziko aldiz onartu du lege bat langileen biziak arriskuan jartzen dituzten lanordu luzeegien kontrolatzen hasteko. Uste da urtero 8.000 japoniarrek egiten duela bere buruaz beste lan neketsuegiaren ondorioz eta 10.000 gehiago arazo berak eragindako gaixotasunez.

Japan Daily Pressek interneten jarritako argazkian, langile gazteak leher eginda lotan Tokioko geltoki batean. Lanaren Nazioarteko Erakundeak
Japan Daily Pressek interneten jarritako argazkian, langile gazteak leher eginda lotan Tokioko geltoki batean. Lanaren Nazioarteko Erakundeak "Case Study: Karoshi: Death from overwork" ikerlanean aipatzen ditu zenbait adibide tipiko. "A jaunak janariak prozesatzeko konpainia handi batean lanean ari zela astean (ez hilabetean) 110 ordu sartzen zituen eta 34 urterekin hil zen bihotzekoak jota. B jaunaren heriotza ere lanari egotzi zaio. Autobus gidaria, urtean 3.000 orduz goiti ari zen. 37 urterekin bihotzekoak jota hil aurreko 15 egunetan ez zuen jairik eduki. C jaunak Tokioko inprimategi handi batean urteko 4.320 ordu sartzen zituen, gaueko erreleboak barne; bihotzekoak jota hil zen 58 urterekin. Bere alargunak kalte-ordainak 14 urte geroago lortu zituen. D andereñoa, 22 urteko erizaina, bihotzeko atakez hil zen hilabete batean bost aldiz 34 orduko lanaldi etenik gabeak egiten aritu ostean".
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tokioko Dietak 30 urte behar  izan ditu karoshia jasandako jendearen arazoa bere gain hartzeko. Gehiegizko lanak hiltzea da karoshi;  nozitu duenari karojisatsu deritzo. 1969an erabili zen lehenbizikoz, 29 urteko gazte bat bihotzekoak jota hil zelarik Tokioko egunkari handienaren erredakzioan. 1970eko hamarkada bukaeran hasi ziren sindikatu eta ekintzaileak borrokan lanak itota hildakoentzako kalte-ordainak eta aitortza lortzeko.

Urte luzez hitzaldi, liburu, biltzar eta klase guztietako kanpainekin fruiturik lortu gabe, duela bi urte milioi erdi sinadura bildurik lege proposamena aurkeztu zuten parlamentuan, karoshia prebenitzeko. Legea onartzea lorturik, orain hasiko da lantokietan mamitzeko lana, burokraziaren amaraunean galtzeko eta Japoniako patronal boteretsuak ur-ardotzeko arriskuen artean.

Osakako unibertsitatean soziologiako irakasle den Scott Northek karoshi fenomenoa azaldua du bi artikulu interesgarritan: Asia Timesen plazaratu “Japan tackles the karoshi taboo” (Japoniak eraitsi du karoshiaren tabua) eta Red Peepper gunean emandako “Japanese workers’ fight against karoshi” (Langile japoniarrak karoshiren kontra).

Northek kontatu duenez, 1970eko hamarkada bukaeran petrolioaren shocka gertatu arte enplegu gehienak finko eta ia betirakoak ziren Japonian, ordainetan ugazabak obreroei lanik gogorrenak ere txintik atera gabe burutzea eskatzen zielarik. Enpresa japoniarren kultura paternalista aldatu zen, petrolioaren krisiarekin lehiakortasuna lehenetsi zutenean, globalizatzen ari zen merkatuan nagusitzeko langile ez finko eta ez arautuetara joz. Ordura arte enplegu osoaren %10a zirenak 1990ean %40 ziren.

Arauen lasaitzearen ondorioz japoniarrek per capita burutzen dituzten lan orduak jaitsi egin diren arren, langile finkoen lan aldiak 1960koen pare jarraitzen du: 53 ordu asteko. 40 orduren muga aipatzea ezkerkeria dirudi hemen.

Nabarmendu behar da, hala ere, 53 ordu horietan ez direla kontabilizatzen langileek borondatez eta inolako dirurik gabe sartutako ordu kopuru izugarria. Japoniarren lehiakortasuna goraipatzen duenak azaldu beharko luke enplegudunek hemen doan sartutako ordu estrak ugaritu egin direla 20 urteotan.

Korporazioek produkziorako erabiltzen dituzten langile ez finkoak gehienetan zuzenean berenak ez diren kontratetan ari direnez, firma handietako langile finkoek ahalegin handiago eta bereziagoa egin behar dute, bai kanpora bidalitako jarduera horien emaitzak ondo lotzeko eta bai beren elite estatusa (antzina “aristokrazia obreroaren estatusa” esango zitzaion) mantentzeko.

Ugazabek jauzia egin zuten enpresen kudeaketan, alde batera utzi korporazioetan zentratutako langileen prestaketa, eta haiekiko lotura oso garrantzitsutzat jotzen zuen antolaketa zaharra abandonaturik merkatuari begirako management estilora aldatu ziren.

“Japoniarren usadioa zen –dio Scott Northek– lan egitea paternalismoz tratatzen zituzten nagusien mende, baina harreman mota hori aldatu egin zen AEBetakoaren gisako harreman neoliberalak zabaldu zirenean”.

Astean 60 ordu  

Petrolioaren lehenbiziko krisiaren ostean, 1980ko hamarkadan, korporazio handiek ezarritako birmoldaketa basatien kontra langileek hasitako grebetan oraindik antzinako enpresetako moralitatea exijitzen omen zuten. Scott Northen hitzetan, “beren aldarrikapenak ez ziren oinarritzen legeak emandako eskubideetan, aitzitik, beren menpekotasunean sakontzen zuten. Ugazabek segitu zuten korporazioak familia bailira defenditzen langileei sakrifizio gero eta handiagoak eskatzeko”.

Baina enpresetan baldintza berriengatik gehiegikeriak ugaritzeaz batera medikuek erakutsi zuten lanaldi astunegien zamak eta estresak zerikusia bazutela eritasun kardiobaskularrekin eta depresioekin. Enplegatuak bezala hildakoen familiak ohartu ziren enpresek ez zutela errespetatzen langileak zaintzeko hitzarmen zaharra, betekizun sozialak baztertua zituztela.

Northek honela azaldu du japoniarren mentalitatean gertatutako arrakala sakona: “Japonian uste da ez dela morala norbere eskubideetan gehiegi tematzea egokitu zaiona onartzeko ordez. Hierarkia sozialari desafio egiteko eta arazo pertsonal bat arazo sozial bilakatzeko justifikazio onargarri bakarra menpeko baten heriotza da”.

Lanagatiko heriotza eta gaixotasunen biktimek sindikalisten laguntzarekin bide luzea egin behar izan zuten urte haietan. Abokatu talde batek doako telefono zerbitzua antolatu zuen lanagatik hildakoen familiei laguntzeko korporazioak auzitara eramaten. Borroka juridikoarekin batera, legeria aldatzeko kanpaina politikoa burutu zuten. Lehen garaipen handia 1994an lortu zuten, Japoniako Gobernuak lehenbizikoz karoshi hitza erabili zuenean.

Gogor saiatu behar izan dute ekintzaileok lanagatiko heriotzak daukan esanahiaren eremua zabaltzen ere. Urte luzez japoniarren kulturan laneko istriputzat ez ziren onartzen lantokian bertan eta heriotzaren egun berean gertatutakoak besterik, gainerakoek ez zuten kalte-ordainik. Demostratu zenean beharrean metatutako neke handiegiak hainbat arazo kardiobaskular eragiten zituela, administrazioa bezala  epaileak ere hasi ziren zabaltzen arazoaren eta heriotzaren arteko epea, aste bete, hilabete, sei hilabete...

2001ean Tokioko Auzitegi Gorenera iritsi zen bere burua hil zuen  gazte baten kasua. Hau enplegatzen zuen publizitate enpresari egotzi zion erantzukizuna epaileak, argudiatuz ugazaba dela bere obreroen lan baldintzen arduradun eta hauen osasunaren bermatzaile.

2014ko lege berriarekin borroka berriei egin beharko diete aurre ekintzaileek. Legeak berak dauzkan ahuleziez gain (lan orduen mugarik ez du aipatu ere egiten, esaterako), legea arau zehatzetan mamitzeko burokraziak jarriko dituen oztopoak daude batetik. Aldi berean, korporazioak dagoenekoz ari dira bultzaka legearen emaitzak ur-ardotzeko: haizea alde daukate mundu osoan nagusitu den ultra-liberalismoarekin.

Scott Northek nabarmendu duenez, hildakoak ez dira icebergaren puntta baizik, baldintza berdinetan ari baitira beste asko. Langile gazteen %20 ari dira astean 60 ordu baino gehiago sartzen, edo hilean 80 ordu estra egiten. “Horiek denak ari dira karoshiaren lerroaren gainetik. Horietan babesten dira enpresa-buruak epaiketetan: hildakoak arazoren bat edukiko zuen, beste asko ari baitira  gauza bera egiten primeran”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Japonia
2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


2025-07-30 | Lucas Vallecillos
Hiroshima eta Nagasaki, zortzi hamarkada geroago

Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]


2025-07-22 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniar nazionalismoa hasi da berragertzen mozorrorik gabe

Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]


2025-07-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniak ikusia du jada film hori

Duela astebete Hagan egindako NATOren goi bilera historia handian gogoratu beharko da –batez ere egitasmoa egikaritzen bada– “BPGaren ehuneko 5aren bilkura” izan delako.


2025-05-06 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Haitz galdu batzuek baldintzatuko ote dute Asia Ekialdea?

Taiwan eta Japoniaren artean dauden Diaoyu edo Senkaku irlak hizpide izan dira berriro: Txinako kostazaintzako helikopteroek japoniar hegazkin koxkor bat uxatu zuten pasa den larunbatean irlen ingurutik “legez kanpo txinatar aire-espazioan” sartzeagatik. Bost... [+]


Benetako ninjek ez dute misteriorik

Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


2024-10-29 | Mikel Aramendi
Desengainu mingotsa zegoen Japoniako hautetsontzietan Ishiba jaunarentzat

Badakigu lerroburuak arreta erakarri egin behar duela; eta esajerazioa dela hartarako baliabide bat. Baina... ez ote da gehiegitxo The New York Times txit ohoragarriak Japoniako hauteskunde parlamentarioen biharamunean dakarrena: “A Seismic Election Sends Asia’s Most... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


XIX. mendeko Japonia bideojokoan

Duela aste batzuk Sony etxeak Rise of the Rōnin bideojokoa kaleratu du, eta adituek jokoaren kokapen historikoa nabarmendu dute orduz geroztik. Jokoa XIX. mende erdialdeko Japonian kokatuta dago,  Yokohama, Edo eta Kyoto inguruetan.

Edo aroaren azken urteak izan ziren... [+]


Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


2024-01-02 | Leire Artola Arin
Japoniako 7,6 graduko lurrikarak eragindako hildakoak erregistratutako 48ak baino gehiago izan daitezke

Astelehenean Japoniako mendebaldeko kosta kolpatu duen lurrikararen ondorioz dozenaka pertsona zaurituta eta etxebizitza ugari suntsituta daude. Gutxienez 48 hildako eragin ditu, baina hondakinen azpian harrapatutakoak “lehenbailehen” erreskatatzeko beharra... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


Eguneraketa berriak daude