Bi istripu, parabrisaren jatorri

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Behin, Edouard Benedictus  asmatzaile frantziarrari laborategiko ontzi bat erori zitzaion. Kristala txikituta geratu zen;  txikituta baina bat eginda. Nitrozelulosa soluzio bat zeukan ontziak, lurrundu ondoren beiraren inguruan geruza moduko bat osatu zuena. Puskatu ondoren beira zatiak bat eginda atxikitzen zituen substantzia aurkitu zuen, baina orduan ez zitzaion aplikazio praktikorik bururatu.

Handik urte batzuetara, 1903an, Benedictusek jakin zuen auto istripu batean haizetakoaren kristal hautsiek neskato bati aurpegia desitxuratu ziotela. Lurrera eroritako matrazaren irudia etorri zitzaion burura. 24 orduan, urte batzuk lehenago ausaz aurkitutako soluzioaren antzeko zeluloide itsasgarria lortu zuen, eta haren bidez kristalezko bi xafla itsatsi zituen. Beira ijeztua sortu zuen, automozioaren bilakaeran segurtasun elementurik garrantzitsuenetakoa.


Irakurri gehiago: Historia
Historia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 4
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...